KZgunean Google Maps APPa asko gustatzen zaigula argi dago, idatzi ditugun sarrera guztiak ikustea besterik ez dago-eta! Azken sarreretan “bost funtzio berri” eta “Suteen kokapenaz” aritu gara. Klikatu galdu bazenituen! Toki batetara joan aurretik 3 trikimailu aipatuko ditugu Google Maps erabiliz ; honela alferreko bidaia ekidin ahalko duzu bertara heltzean itxirik ez egoteko. Gainera, denbora eta, agian, dirua aurreztu ditzakezu, bertara kotxez edo garraio publikoan gerturatu bazara. Trikimailu hauei esker negozio ezberdinak begiratu ahalko dituzu: dendak, ileapaindegiak, jatetxeak, museoak… dena APPetik irten gabe. Goazen ikustera zer topa dezakegun irekita Google Mapsi esker!

1 Ordutegia kontsultatu

Mapan aurkitzen dituzun establezimenduek aukera dute beren fitxan irekiera ordutegia eransteko. Menua zabaltzen baduzu, astean zehar zein ordutegitan dagoen zabaldurik agertzen da.

Atal honetan agertzen da zehaztuta asteko egunen batean tokia itxita dagoen, edo ordutegia aldatzen den, jatetxe batzuen kasuan bezala. Jai eguna bada, ordutegia alda daitekeela jakinaraziko dizu.

2 Tokira deitu

Batzuetan zalantza sortu dakiguke ea ordutegia eguneratuta ote dagoen edo ez, jaieguna izanik, irekia edo itxita ote dagoen… Horregatik, inoiz ez da gehiegizkoa tokira deitzea eta zalantzak argitzea.

Tokiko fitxan ‘Deitu’ botoia topatuko dugu, sakatu ostean ‘Telefonoa’ APPa irekiko zaigu, eta zenbakia kopiaturik agertuko da gure agendan gorde nahi badugu edo zuzenean deitu nahiko bagenu irekita dagoen galdetzeko, tokia erreserbatzeko edo nahi dugun produktua ba ote duten bertan galdetzeko.

3 Web orria bisitatu

Astebukaeran edo jai egun batean komertzioarekin kontaktuan jartzen saiatzen bagara, ziurrenik inork ez digula telefonoz erantzungo. Baina, bere web orria bisita dezakegu ordutegia egiaztatzeko, baita beste kontaktu bideren bat kontsultatzeko ere (posta elektronikoa, whatsappa…) edo beraien sare sozialak begiratzeko, web orrian atxikita badituzte.

Web orria topatzeko, negozioaren fitxan topatuko dugu aukera: menua ireki, munduko bola topatu eta agertzen den estekan sakatu.

Google Maps erabiltzen dugu informazio mota hau topatzeko? Kontaiguzu APParekin izan duzun esperientzia.

Google Mapseko trikimailu gehiago ezagutu nahi badituzu eman izena ikastaroan ‘Google Maps. Zure ibilbiderik onena arakatu eta aukeratu