Streaming-aren mundua interesatzen zaizu? Jakin nahi duzu nondik hasi?

Gaurko sarreran honetan hasteko gomendio errezak emango dizkizugu: Twitch-en Zoom bidez emititzea.

Lehenik eta behin, “Twitch” eta “Zoom” zer diren jakiten hasiko gara.

Zoom bideokonferentziak egiteko, chat-ak sortzeko eta klaseak garatzeko aukera ematen duen aplikazioa da.

Twitch, berriz, munduko zuzeneko streaming plataformarik handiena da. Espezializatuta dago bideo-jokoen eta edukien transmisioetan: musika, bizimodu desberdinak, hitzaldiak, kirola…

Behin bi hitz hauen esanahia ezagututa, ulertuko dugu nola egiten den Twitch emisioa Zoom aplikazioaren bitartez.

1.Ireki zoom kontua arakatzaile batean: Googlen “Zoom” jarriko dugu. Lehenengo estekari “Zoom Sing In” emango diogu eta bertan sartu egingo gara. Zoomen erabiltzaile pribatura gure posta elektronikoarekin eta posta elektronikoko pasahitzarekin sartuko gara.

2.Sortu zoom bilera bat eta hasi igortzen: Zuzenean emititzen hasi nahi duzun momentuan, bilera berri bat zabaldu beharko duzu. Behin bileran sartuta, bertan agertzen diren hiru pausuak jarraitu beharko dituzu.  “Gehiago” jartzen duen lekuan klik eman eta beheko barran egin klik “Live on Custom Streaming Service” jartzen duen tokian. Jarraian, interneteko beste sarbide bat zabaldu Google Chrome arakatzailearekin.

3.Twitchen errepoduzitzen hasteko: bete eskatzen dizkizuten datuen xehetasunak. Osatu behar dituzun hiru datuen informazioa eskatuko dizkizute. Osatu datuak eta hasi Twitch igorpena Zoom bidez!

Zoom

Zoom aplikazioa

Twitch

Twitch aplikazioa

Zergatik erreproduzitu Twitch Zoometik?

Twitch aukera ona da banakako emankizunetarako, aukera ematen baitu atzeko planoa egiteko, efektu bereziak sortzeko norbait harpidetzen denean eta askoz gauza gehiago.

Twitchekin taldean emititzeko, ezagutza batzuk behar dituzu, datu teknikoak ulertzeko edo audioa eta irudiak plazaratu ahal izateko. Hori dela eta, ZOOM aukera hobea izan daiteke zuzenean erreproduzitzeko.

Ikasi beste pertsona batzuekin komunikatzen edo etxetik telematikoki ikasten. Kzgunean badugu ikastaro aproposa eta etxetik egin daitekena:

Komunikazio ez-presentzialerako tresnak” eta urrutiko komunikaziorako tresnak ezagutu.