Kaixo KZguneko lagunak. Zer moduz zaudete? Black Fridayren azken erosketak egin ditut. Gabonetako opariak erosteko aprobetxatzen ditut data hauek, eskaintza onak aurkitzen ditudalako eta horrela ez dudalako azken orduan korrika egin behar. Baina aurten beste era batera egin dut: erosketa guztiak online egin ditut!. Zer iruditzen zaizue?

Parkeko banku batean lasai eserita erosketak egiten ari nintzela, Iñakirekin topo egin dut, eta kezka azaldu du zer egiten ari nintzen kontatu diodanean.

– Baina ez al dizu beldurrik ematen Interneten dauden iruzur eta lapurreta guztiekin? – esan dit, eskuak burura eramanez.

Aitortu behar dut duela gutxi Internet bidez erosteko nolabaiteko eragozpena nuela. Nire txartelaren datuak sartzea segurua ote zen galdetzen nion neure buruari. Ez nekien zer ordainketa-metodo erabili, ezta nola bereizi web-orri seguru bat segurua ez den beste batetik.

Baina horretarako daude KZguneko ikastaroak, hitzaldiak eta bideokonferentziak! “Erosketa eta ordainketa segurua Interneten” izeneko ikastaro batean parte hartu nuen, eta bertan online erosketaren abantailei eta desabantailei buruz ikasi nuen, baita erosketa segurua egiteko aholkuak, ordaintzeko metodo desberdinak, kontsumitzailearen eskubideak eta segurtasunez erosteko gune batzuk ere. Aldi berean, Interneteko erosketa bati aurre egin behar diogunean izaten ditugun zalantza eta beldur asko argitzen dira.

Berdin gertatzen zaizue? Begiratu KZgunean eta eman izena segurtasunez erosteko. Iñakik ere izena eman du!

KZgunean ikusiko dugu elkar!!