Seguraski noizbait Robinson zerrenda entzungo zenuela. Gaurko sarreran Robinson Zerrendari buruz hitz egingo dugu: zer den, zertarako balio duen eta nola eman dezakezun izena dei komertzialak edo edozein spam mota jasotzeari uzteko. Bai, ondo irakurri duzu, azkenean nahi ez dituzun dei komertzial, mail eta sms-etatik babesteko sistema bat.

Robinson zerrenda

Baina zer Robinson zerrenda?

Kontsumitzaileen eskura dagoen doako zerbitzua da, kontsumitzaileek jasotzen duten publizitatea murriztea edo ezabatzea helburu duena. Beste era batera esanda, nahi ez duzun publizitatea ez jasotzea helburu duen zerbitzua da. Hasiera batean, nahikoa da zerrendan izen ematea dei komertzialak jasotzeari uzteko; halaber, mezu fisiko edo elektronikoak eta sms-ak  jasotzeari uzteko ere eska dezakezu.

Nola eman dezakezu izena?

Prozesua webgune ofizialetik egiten da:

  1. Sartu https://www.listarobinson.es/ web orrialdera.
  2. Zerbitzuan erregistratu behar zara. Bete zure benetako datu pertsonalekin: zure NAN zenbakia, izen-abizenak, posta elektronikoa eta telefono-zenbakia eskatuko dizkizu. Ondoren, pasahitza ezarri beharko duzu zure kontua sortzeko.
  3. Izena eman ondoren, erregistroa berretsi behar duzu bidaliko dizuten posta elektroniko baten bidez.
  4. Ondoren, jaso nahi ez dituzun komunikazio motak aukeratu ahal izango dituzu: maila, telefonoa (mugikorra eta finkoa), posta arrunta eta sms-ak.

Zerbitzua ez da berehalakoa izaten, gutxi gora behera, 3 hilabete inguru itxaron behar duzu zerbitzua gauzatu arte.

Eraginkorra da zerrendan izen ematea?

Zerrenda honetan izen emateak ez du esan nahi enpresa guztien publizitatea berehala jasoko ez duzunik, baina hala beharko luke. Hori dela eta, batzuetan entzun dezakezu zerrendak ez duela ezertarako balio, baina ez da horrela.

Publizitatea bidali nahi duten enpresa guztiak behartuta daude zerrenda hau kontsultatzera. Honek esan nahi du Robinson zerrendan izena emanda bazaude, zerrenda hori betezen ez duten enpresak salatu ahal izango dituzula. Enpresa batzuek 10.000 € arteko isunak ordaindu behar izan dituzte zerrendan izen emanda dauden erabiltzaileei publizitatea bidaltzeagatik.

Gustatuko al litzaizuke sareko mehatxuak eta arriskuak ezagutzea? Badakizu nola babestu zure burua? KZguneak badauka horretarako ikastaro aproposa “Zibersegurtasuna eta pribatutasuna sarean”, eman izena inork eta ezerk Interneteko esperientzia garraztu ez diezazun!