Gaurko sarreran, Google Maps-en Live View zer den, zer gailu diren bateragarriak eta nola funtzionatzen duen azalduko dugu.

Duela hiru urte errealitate areagotua iritsi zen Google Maps-era. Hasieran Google Pixel mugikorrek bakarrik zuten funtzio bat zen, baina gaur egun edozein gailu bateragarritan dago eskuragarri. Funtzio berri honek duen errealitate areagotu horri esker, oinez doazen pertsonen nabigazioa hobetzea lortzen da, jarraitu beharreko bidearen 3D ikuspegia eskaintzen baitu.

Has gaitezen bada!

Google Maps-en Live View

Zer da Google Maps-en Live View?

Errealitate areagotua erabiltzen duen teknologi honekin hirietan zehazkiago mugitzea lortuko duzu. Egiaztatuta dago Google Maps-ek hirietan huts egiten duela batzuetan, eraikinek GPS seinalea gutxitzen baitute. Horregatik, gomendagarriagoa da Live View erabiltzea. Funtzio honek gailuaren kameraren bidez gure inguruko irudiak ezagutzea lortzen du, gure kokapena detektatzeko.

Horrela, jarraibideak modu errealean erakusten ditu, jarraitu beharreko ibilbidea askoz argiago gera dakizun eta zalantzarik sor ez diezazun.

Hori bai, teknologi hau ez dago garatuta autoan erabiltzeko, bakarrik ibilbideak oinez egiten dituzunean erabil daiteke.

Zer gailutan erabil daiteke?

Gaur egun, Google Maps-en Live View. Zure gailuan erabil dezakezun zalantzarik baduzu, Google-k honako estekan mugikor bateragarrien zerrenda eskaintzen du: Gailu bateragarrien zerrenda.

Nola erabili Google Maps-en Live View?

Lehenik eta behin, Google Maps aplikazioa ireki behar da, bilaketa-barran helmuga bat sartu eta ondoren “nola iritsi” sakatu. Gogoan izan Google Maps-en Live View erabiltzeko ibilbidea oinez egiteko aukera hautatu behar duzula. Jarraian, Google Maps-en Live View aukeratuko duzu. Funtzio hori erabiltzen duzun lehen aldia bada, baliteke aplikazioak kamera erabiltzeko baimena eskatzea: gogoratu funtzioak honek kamera erabiltzen duela ingurunea ezagutzeko eta jarraibideak urratsez urrats erakusteko, beraz, baimena eman beharko diozu erabili nahi baduzu.

Bidaia bat prestatzeko edota farmazia bat bilatzeko. Edozer behar duzula ere, Google Maps modu erraz eta bisualean edozein helbide, errepide, leku edo negozio erakutsiko dizu. Gainera, edozein herrialdetako datuak eskaintzeaz gain, kaleak barrutik ikusiko ahal izango dituzu. Izena eman ikastaroan: “Google Maps. Zure ibilbiderik onena arakatu eta aukeratu”eta erabili aplikazioa profesional gisa.