Abenduan sartu gara iada eta hilabete honetan Eguberrien inguruan asko hitz egingo dugu. Hilaren amaieran Eguberrien inguruko sarrera mordo bat topatuko dituzu, errezetak, opariak, filmak… Hilabete honetan zehar bloga bisitatzera animatzen zara? Urteko garai honetan bidaiatzea gustatzen zaion jende asko dago, hirietako gabon argiak ikusteko, izotz pistetan ibilltzeko, eguberri merkatuak bisitatzeko… Eguberri garai hau zure Eguberritako bidaia antolatzeko ideak proposatuz hasiko dugu, norakoa dena dela izanik. Hona hemen Eguberritako bidaia antolatzeko hainbat webgune.

Momondo

Gure bidaia hegan hasiko dugu. Hegaldi bilatzaile honi esker, aukeratutako helmugaranzko hegaldi merkeak topatuko dituzu. Bestela web orriak azalduko dizkizu helmuga ezberdinak zuk ipinitako daten arabera.

Blog Lonely Planet

Lonely Planetek, bidai giden argitaletxeak, bere bloga du, eta garai honetarako bidaietarako ideia mordoa topa dezakezu: Zergatik da negua garai bikaina New York bisitatzeko, urte amaierarako 7 helmuga… Erabili bilatzailea eskuragarri dauden sarrera guztien artean gehien interesatzen zaizuna topatzeko.

Civitatis

Eguberri planak egin nahi badituzu bidaitu duzun tokian, ekintzez beteriko webgune hau da behar duzuna. Erantsi helmuga eta gogoko datak eta webguneak erakutsiko dizkizu egin ditzazkezun ekintza guztiak. Zure bidaia New Yorkera bada, badituzu plan ezberdinak: Eguberri argiak: Eguberri tourra NYetik, Radio City Music Hall Rockettesen Eguberri Izugarriko sarrerak; edo Laponia bisitatu nahi baduzu: Aita Noelen tourra, edo aurora borealen azpitik paseoa trineoan… A zer nolako planak!

Los viajes de Claudia

Claudia, bidai blogaria, webgune honen sortzailea da. Bere bidai guztien artean, Eguberri edukia duten asko topatuko dituzu: garai honetan bisitatzea interesgarriak diren tokiak beraien merkatu, argi edo etxe apainduengatik…eta hauetariko asko Espainiatik irten gabe.

Airbnb

Hegaldi, merkatu edo Aita Noelen bisita artean, deskantsu garaia heldu da. Baina, non? Airbnben munduko edozein tokitan topatuko dituzu alokairurako etxeak eta hauetariko asko oso bereziak: minietxeak, zuhaitz etxeak, etxolak… edo apartamendu klasikoak. Sartu webgunean, idatzi helmuga, datak eta ostalari kopurua, Airbnb etxe onenak erakusteaz arduratuko da.

Eguberritako bidaia antolatzera animatzen zara? Kontaizkiguzu zure ideiak.

Zure Eguberritako bidaia antolatzen ikasi nahi baduzu eman izena ‘Zure bidaia planifikatu’ ikastaroan KZgunean.