Kaixo KZguneko lagunak. Zer moduz zaudete? Gaur nire iloba Maialenen etxera joan naiz eta klaserako lan bat egiten ari zela kontatu dit: hainbat orrialdetako informazioa nola hartzen duen lana osatu arte, baita nola itsasten duen azaldu dit.
Maialenek informazioa hainbat hizkuntzatan biltzen duela ikusi dut, eta informazio guzti hori itzuli behar duela azaldu didanean, Itzuli itzultzaile neuronala etorri zait burura. Galdetu diot ea Itzuli+ luzapena baduen bere ordenagailuan, eta bere harridura aurpegia ikusi dudanean, azaldu diot zer den luzapen bat eta, konkretuki, Itzuli+ luzapena nola erabil dezakeen bere lanak gorpuzteko.
Eta nola badakit nik Itzuli+ luzapena eskuragarri dugula eta Maialenek ez? Oso erraza: Kzguneari esker. Nik IKTetan hain ondo moldatzen naizela ikusita, Maialenek esan dit bere gurasoei esango diela Kzgunera izena eman dezatela!
Eta zuek? Itzuli itzultzaile neuronala ezagutzen zenuten? Eta luzapena badagoela zenekiten? Eta KZgunearen bloga ezagutzen duzue? Emaiozue begirada bat!
KZgunean ikusiko dugu elkar!!
Sar ezazu zure iruzkina