Gabonak amaitu ondoren, seguru Olentzerok edo Errege Magoek Smartphome edo Tablet bat ekarri dizutela, baina litekeena da oraindik zure aparatu teknologiko berriarekin erabat ohitu ez izana edo etekin handiena nola atera ez jakitea.

Gaurko sarreran ikusiko duzu nola aukeratu ahal izango duzun zure gailuaren aplikazio bakoitzaren hizkuntza. Hori bai, gailuak Android izan behar du Android 13 bertsioan.

Lehenik eta behin, instalatuta duzun Android bertsioa ikusi behar duzu, eta ikusi ea posible den Android 13 bertsioa instalatzea zure Smartphonean.

ANDROID 13 BERTSIOA ESKURATU

  1. Ireki Androiden ‘doikuntzak’.
  2. Azken zatian, sakatu ‘telefonoari buruz’ edo ‘telefonoaren informazioa’; izena alda daiteke, duzun Smartphonearen ereduaren arabera.
  3. Sakatu ‘Eguneratzeak’ edo ‘Eguneratze-zentroa’
  4. Behin atalean zaudela, abisu bat atera behar zaizu zure Smartphonea eguneratuta dagoen edo eguneratzea deskargatu behar duzula jakiteko. Eguneratzea deskargatu behar baduzu, sakatu ‘deskargatu’. Oraingoz, smartphone guztiek ez dute azken eguneraketa hau eginda.
  5. Deskargatu eta instalatu ondoren, beharrezkoa da Smartphonea berrabiaraztea.
  6. Egin urrats horiek behin baino gehiagotan, eguneratzerik ez dagoela abisatu arte.

APLIKAZIOKO BAKOITZARI HIZKUNTZA ALDATU

  1. Sakatu segundo batzuk aplikazio baten ikonoan.
  2. Hainbat aukera agertuko zaizkizu, baina zuk bakarrik  goiko aldean eskuinaldean dagoen ‘i’ ikurrean klik egingo duzu.
  3. Sakatu ‘Hizkuntza’.
  4. Azkenik, sakatu aplikazioa zein hizkuntzatan izan nahi duzun.

Smartphone eta tabletei buruz gehiago jakin nahi duzu?

Eman izena ikastaroan! “Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi