Eguberrien azken txanpan gaude. KZgunean iada prestatu dizugu post bat opariak biltzeko ideiekin, baina baliteke oraindik opariren bat erostea falta izana zapata garbiaren alboan uzteko edo zure lagun ikustezinari oparitzeko. Blog honetan teknologiaz hitz egiten dugunez, 5 opari teknologiko proposatuko dizkizugu. Zure salbazioa gara!

Drona

Urte gutxitan gailu hauen merkatuak aldaketa ikaragarria jasan du, gaur egun 30€ ingurutik abiatutako gailuak topatu ditzakegu. Dron bat gidatuz, aireko irudi ikusgarriak graba ditzakegu edo inguratzen gaituen pasaia grabatu. Txertatutatu duen konektibitateari esker, bideo eta argazkiak gure smartphonera pasa ditzakegu. Espainian hauen erabilera erregulatzen duen araudi bat dago, baina, 25kg azpitiko dronetan ez da lizentziarik behar. Informazio gehiago nahi baduzu artikulu hau interesgarri egingo zaizu.

Liburu elektronikoa

Opari elektronikoen artean klasiko bat, baina bertsioz bertsio bilakaera izan du. Gaur egun e-readerrak biltegiratze gaitasun haundiagoarekin edo argi integratuarekin topatuko ditugu, baita modelo batzuk idatzoharrak egitea baimentzen dute ere beren arkatz optikoari esker. Modelo batzuk bateragarri dira e-Liburutegiarekin, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen liburutegi digitalen plataforma., Horretarako gure gailua Adobe DRMrekin bateragarria izan behar du. Calibre erabil dezakegu baita ere e-bookak eraldatu eta transferitzeko.

Kafea berotzeko plaka

Ordenagailuaren aurrean kafe bero bat edo infusio on bat hartzea gustuko baduzu, asmakari honi esker zure katilua bero mantenduko duzu. Agian ez bazenekien, baina kafea edo tea birberotzen  baduzu, zaporea eraldatzen zaio. USB bidez konektatzen den berogailu hau labe eramagangarri baten modukoa da; edaria tenperatura berean denbora luzeagoz mantentzen du. Merkatuan potentzia ezberdineko gailuak topatuko ditugu, tenperatura erregulatzailearekin edo ez, autoitzalketarekin… Kafe bero bat hartuko dugu?

Kirol kamera

Akzio kirolak maite eta bere esperientziak grabatu edo erretratatu nahi dituenarentzako, opari perfektua da honakoa. Kirol kamerak kaskoari, surf taulari, bizikletari eta abarri lotu daitezkeen kamera txikiak dira. Erraz erabiltzeko pentsatuak daude eta kalidade haundiko lenteak dituzte irudiak HDn atzemateko. Txertatuta duten konektibitateari esker, zure grabazioak zure smartphone edo ordenagailura igaro ahalko dituzu.

Dongle HDMI

Baliteke zure telebista azken generaziokoa ez izatea eta horregatik TBko APPak ez izatea, baina gaur egun, Dongleei esker, zure telebista zaharra Smart TV batean bilakatu dezakezu. Baina, zer da Dongle bat? Egokitzaile txiki bat da, HDMI portu bidez telebistara konekta dezakeguna, honela APPak izatea baimenduko digu, streaming plataformak izanik, TB nahieran ikusi ahalko duzu. Merkatuan ezagunenak Google Chromecast eta Amazon Fire Stick dira.

Lehengo urtean interesgarriak diren ere beste opari teknologiko batzuk proposatu genizkizuen. Begirada bat bota iezaiozu gure sarrera zaharrari!

Zein da proposatu dizkizugun opari teknologikoetatik gustukoena? Kontaiguzu zer eskatuko zeniokeen Meltxor, Gaspar edo Baltasarri.

Ziur interesgarria irudituko zaizula gure aurrez aurreko hitzaldia: “Gauzen Interneta“.