Dagoeneko hasi da urtea eta normalean urtarrila izaten da urte berriko asmoekin hasteko hilabetea: proiektu berriak hasi, kirola egin, hizkuntza bat ikasi… Baliteke urte berriko asmo horiek antolatzea eta betetzea zaila izatea, baina proposatuko dizkizugun 7 APPei esker errazagoa izango zaizu helburuak lortzea.

 

Asana

Asanari esker, egin nahi dituzun gauzak idatzi ahal izango dituzu. Data gehitzeaz gain, asmoa hainbat zereginetan banatu ahal izango duzu, agenda gisa. Horrela, denbora antolatzeko aukera izango duzu, zeregina azpizereginetan banatuta, eta zure helburuetan egunero nola egiten duzun aurrera ikusteko. Bete beharreko helburua taldekoa bada, lankidetza moduarekin elkarlanean antolatu ahal izango duzue zeregina. Doako APP bat da, Androiderako eta iOSerako eskuragarri dagoena.

Duolingo

Hizkuntzak ikasteko APP asko daude, baina Duolingo ezagunenetakoa da. Ariketa sorta txikiak eskaintzen ditu, egunero egiteko eta ikasten ari zaren hizkuntzan aurrera egiteko. Oinarrizko kontzeptuetatik hasi eta iztun bihurtzeko, ingelesa, alemana, frantsesa edo errusiera ikasi ahal izango duzu.
Eskuragarri hemen: Android eta iOS

Notion

App honek oharrak hartzeko, zerrendak egiteko (erosketak, irakurketa), estekak gehitzeko eta askoz gehiago oso modu antolatu eta bisualean egiteko aukera ematen dizu. Hasieran eskaintzen duen guztiagatik zaila dirudien arren, oso erraza da interfazetik mugitzea. Denboraz eta pazientziaz, berehala harrapatuko duzu trikimailua. Gaur egun ingelesez dago, baina hiztegia pixka bat ezagutzen baduzu, ez zaizu zaila egingo. Baina beste asmo bat ingelesa ikastea izan liteke! Banakako erabilera doakoa da eta sinkronizazio automatikoa du.
iOS eta Androiden eskuragarri

HabitHub

Asmoak aurrera eramatea kostatzen zaien horietakoa bazara, APP honek zure egunerokoan ezarri nahi dituzun ohituren jarraipena egiten lagunduko dizu. Egutegiak, egun-kateetan oinarrituta, jarraipena oso modu bisualean egiteko aukera ematen dizu. Grafikoak eta hainbat estatistika mota ditu jarraipena egiteko. APP hau ingelesez ere egon arren, erraza eta intuitiboa da. Egunero 5 ohitura gehitu ditzakezu doan!
Androiden eskuragarri gado eta laster iOSen egongo da.

Google Calendar

Nork ez du egutegi bat erabiltzen egin beharreko zeregin bakoitza idazteko? Zereginak zure egutegian ekitaldiak edo oroigarriak antolatzeko aukera ematen dizu, jakinarazpenak barne. Ekitaldiak egunero, astero, programatu ahal izateko moduan errepikatzeko aukera ematen du. Taldeko egutegiak ere antola ditzakezu, edo ekitaldiak pertsona gehiagorekin partekatu.
Androiden eta iOSen eskuragarri.

MyRealfood

Nork ez du proposatu elikadura-ohiturak hobetzea urteren batean? APP honek errezeta osasungarriak eta prestatzeko errazak ditu, egunero komunitateko erabiltzaileek errezeta berriak partekatzen dituzte. Erregistratu erraz zure otorduak, eta, gainera, egunero jaten duzun benetako janariaren estatistika emango dizu. Gainera, benetako janaria erosten ikasi nahi baduzu, aplikazioak etiketen eskaner bat du.

Wikiloc

Beste askok gorputza mugituz hasi nahi dute urtea, osasun hobea izateko. Wikiloc aplikazio perfektua da zure asmoa bizikletan mugitzen hastea bada, edo oinez, korrika edo martxa nordikoa egitea bada. Ibilbide erraz edo zailak eta zirkularrak, aurkitu ahal izango dituzu familian joateko.

Jada egidako sarrera hauetan APPak ere aurkituko dituzu, urte berriko asmoekin lagun diezazuketenak.

Urte berrirako asmorik markatu al duzu? Kontaiguzu nola lortuko dituzun eta APP batek hauek lortzen lagunduko dizun.

KZgunean bi ikastaro proposatzen dizkizugu zerrenda osatzen duten APPetako bi erabiltzen ikasteko:

Egon zaitez aktibo Google Fit eta Wikilocekin

Google Calendar. Zure denboraren kudeaketa hobetu