Gaurko sarreran 2022 urteko aplikazio deskargatuenei buruz arituko gara. Canadian Sportsbooks-ek egindako txostenean oinarritzen bagara, 2022ko aplikazio deskargatuenen ranking-a honako hau da:
ByteDance-en jabetzako sare sozial hau, 2022ko deskargatuena izan da, 656 milioi deskarga baino gehiagorekin. Batez beste, egunean 1.000 milioi bideo baino gehiago ikusten dira TikTok gunean. ByteDance-en txostenen arabera, APP honek bilioi bat erabiltzaile aktibo baino gehiago ditu hilero mundu osoan.
2.Instagram: PlayStore AppStore
Sare sozial hau bigarren postuan dago, 545 milioi deskarga baino gehiagorekin 2022 urtean zehar. Sare sozial honek hilero 1,4 bilioi erabiltzaile aktibo ditu.
3.Facebook: PlayStore AppStore
2022 urtean 416 milioi deskarga berri egin ziren. Nabarmentzekoa da zifra horrek hirukoiztu egiten duela 2021eko deskargen kopurua. Gaur egun, 2,9 bilioi erabiltzaile aktibo ditu hilero. Ikusiko dugu 2023 urtean deskarga kopurua igotzen jarraitzen duen!
4.Whatsapp: PlayStore AppStore
395 milioi aldiz deskargatu da 2022 urtean. Guztira 2.000 milioi erabiltzaile ditu mundu osoan mezularitza zerbitzu honek eta egunero 100.000 milioi mezu bidaltzen dira.
5.Telegram: PlayStore AppStore
Mezularitza zerbitzu hau 329 milioi aldiz deskargatu da 2022 urtean eta gaur egun 550 milioi erabiltzaile baino gehiago ditu mundu osoan.
6.Snapchat: PlayStore AppStore
Aurten aplikazio hau 327 milioi aldiz deskargatu da. Egunean aplikazio honetan 4.000 milioi irudi baino gehiago partekatzen dira.
300 milioi deskarga baino gehiago izan ditu aplikazio honek aurten. Gaur egun, esan genezake, mundu osoan bideo-deiak egiteko gehien erabiltzen den aplikazioa dela.
8.Facebook Messenger: PlayStore AppStore
Facebook-eko mezularitza zerbitzu honek, 268 milioi deskarga baino gehiago izan ditu urte honetan.
TikTok sare sozialerako erabiltzen den musikadun bideoen editore eta sortzailea da. 2022 urtean aplikazio hau 255 milioi aldiz deskargatu da.
10.Spotify: PlayStore AppStore
Aplikazio honek 2022 urtean 203 milioi deskarga izan ditu.
Sar ezazu zure iruzkina