Seguraski askotan Whatsapp-ra audio amaigabeak bidali dizkizutela, minutu asko irauten dutenak soilik gauza pare bat esateko.
Agian; zure lagunek, audioak baino gehiago, “podcast”-ak bidaltzen dituzula esaten dizute! Blogeko sarrera honetan Whatsapp aplikazioaren bidez audio bat bidaltzeko trikimailu dezberdinei buruz hitz egingo dugu.
Bidali audioak beharrezkoa denean soilik
Erabili funtzio hau beharrezkoa denean eta beste alternatibarik ez baduzu. Pentsatu behar duzu, kasu batzuetan, ingurune pribatu batean gaudela non audioak ezin ditugu erreproduzitu. Ez dugu nahi bidali dizkiguten edo entzuten ari garen audioak inguruan dauden pertsonak entzutea.
Egokiena izango litzateke ahots-mezuaren tresna hau erabiltzea beste aukerarik ez dugunean eta arrazoiren batengatik idatzi edo deitu ezin dugunean: testu oso luzea delako edo idazteko zailtasunak ditugulako, ezin dugulako deitu…
Blokeatu botoia isilean grabatzeko
WhatsAppeko audioa modu erosoago batean bidaltzeko, mikrofonoaren ikonoa sakatu eta hatza gorantz pasa dezakezu blokeoa agertzen denean. Horrela, audioa lasai grabatu ahal izango duzu pantaila sakatzen egon barik, pantaila blokeatzen delako edo audioa grabatzen duzun bitartean hatza mikrofonoan etengabe jarri behar duzulako.
Audioa bidaltzeko: beheko eskuinaldean, bidaltzeko botoiari sakatu behar diozu, besterik ez.
Jarri telefonoa belarrian hobeto entzuteko
Audio bat erreproduzitzerakoan, ozen erreproduzitzen dela ikusiko duzu. Badaude egoerak non ez dugula nahi gure ingurukoek entzuten ari garen audioa entzutea. Horretarako, audioa erreproduzitzen ari den bitartean telefonoa belarrian jar dezakezu eta audioaren soinua soilik zuretzat entzungo duzu, dei batean bezala.
Ezabatu WhatsApp audio guztiak aldi berean
WhatsApp audio guztiak aldi berean ezabatu nahi badituzu, fitxategi-kudeatzaile batekin egin dezakezu; WhatsApp karpetara joan, gero ‘WhatsApp Audio’ra eta karpeta horretan agertzen diren soinu-fitxategiak ezabatu.
Erabili esku libreko funtzioa
Esku libreko funtzioarekin ahots-mezu bat grabatu eta geroago audio gisa bidal dezakezu WatssApp aplikazioaren bitartez.
Ezabatu bidali nahi ez duzun audio bat
Audio bat grabatzen ari bazara eta azkenean ez baduzu bidali nahi, audioa ezkerrera irristatu besterik ez duzu egin behar eta audio hori ez da bidaliko.
Bidaltzen dituzun audioak zehatzak eta bolumen-tonu onargarrikoak izan behar dira. Norbaitek bidali dizun audioa modu azkarrago batean entzun nahi baduzu, audio bakoitzaren eskuinaldean X1, X1,5 eta X2 ikusiko duzu. Zenbat eta indar gehiago eman audioari, orduan eta azkarrago entzungo duzu audioa. Teknika hau minutu askoko audioa bidaltzen dizutenean erabiltzen da, audioa azkarrago entzuteko.
WatssApp interesatzen bazaizu, hurbilen duzun KZgunera joan eta eman izena WatssApparen aurrez aurreko ikastaroan. ANIMATU, ZUEN ZAIN GAUDE!!

Sar ezazu zure iruzkina