Gaueko modua gure egunerokotasunean dago. Duela gutxi arte, gailu edo aplikazio batzuek bakarrik zuten konfigurazio hori, baina orain gehienek modu hau eskeitzen dute. Doikuntza horrek gero eta garrantzi handiagoa du, eta gero eta aplikazio gehiagok erabiltzen dut, hala nola; Google, Twitter, Instagram eta Facebook besteak beste. Gaurko blogaren sarreran zure smartphonean gau-moduaren onura nagusiak azalduko dizkizugu.
Gaueko modua ordenagailuei, tabletei eta mugikorrei aplika dakieke, eta pantailako atzealdean tonu iluna eta tonu argiak dituzten letrak aplikatzean datza. Funtzio honen helburua aplikazioak eta mahaigaina edo pantaila-hondoa modu minimalistagoan erakustea da, erretinei atseden hartzen uzteko.
Horrela, pantailaren distira murrizten da eta gauez irakurtzeko edo beti aktibatuta uzteko erabil daiteke. Ikusmenaren nekea murriztea ahalbidetzen du; azken hau oso interesgarria da gaur egun, pertsona askok denbora luzea ematen baitugu pantaila baten aurrean.
Hauek dira modu ilunaren abantailetako batzuk:
Gure ikuspegiak atseden hartzen du
Hainbat azterlanek ohartarazi zuten distira handiko pantailek osasunean eragiten dizkiguten kalteen berri. Horregatik, kolore ilunen konbinazio batek ikusmen-nekeari laguntzen dio. Gero eta ugariagoak dira pantailekin lan egiteko edo pantaila bat aurrean dutela aisialdirako erabiltzen ditugun orduak, eta pantailak zenbat eta argiagoak eta distiratsuagoak izan, orduan eta kalte handiagoa eragiten digute. Gainera, zenbait ikerketak ohartarazi egiten dute lo-nahasmenduak sor ditzaketela.
Zure gailuaren energia aurreztea
Hori gutxi balitz, gaueko moduak ere baditu abantailak gure gailuan; adibidez, energia aurreztea. Energia da mugikorra zaintzeko baliabide beharrezkoenetako bat eta pantaila da bateria gehien kontsumitzen duen elementuetako bat. Distira gehiago, kontsumo gehiago.
Modu arruntaren ordez modu iluna erabiltzen badugu, bateria-kontsumoa % 20raino murriztuko dugu.
Oso erraza da konfiguratzea
Mugikorrean
Jakinarazpenen barra jaisten badugu, doikuntza azkar batzuk agertuko zaizkigu. Modu iluna aurkituko dugu, eta haren gainean sakatuz gero, aktibatu edo desaktibatu egingo dugu. Hala ere, sakatuta edukita, funtzio horren doikuntza aurreratuak agertuko zaizkigu; izan ere, ordu-tarte jakin batean konfigura dezakegu, adibidez.
Aplikazio batzuen barruan ere horrelako aldaketak egiten uzten digute. YouTuben, adibidez, goiko eskuineko botoia sakatuz gero (gure irudia edo hasierako kontua agertzen den lekuan), konfigurazioa bilatu eta ‘modu iluna’ aktibatu. Twitterren, ‘kontua’, ‘konfigurazioa eta pribatutasuna’, ‘pantaila eta soinua’ sakatu, eta, ondoren, ‘gaueko modua’ aukeratuko dugu.
Ordenagailuan
Dark Reader programa deskargatuz gero, orri guztiak batera konfiguratuko dizkigu gaueko moduan, horrela ez ditugu banan-banan konfiguratu behar izango.
Sar ezazu zure iruzkina