Kaixo Kzguneko lagunak, gaur Consuelorekin kafea hartzera joan naiz eta, besteak beste, alabak bizi duen egpera aipatu dit: lan bila dabil, baina asko kostatzen ari zaio berarentzat egokia den lan bat aurkitzea.
Horren aurrean, nire lagunari esan diot hainbat online plataformarekin edozein tokitatik bila
dezakeela lana, hala nola Infojobs edo LinkedIn. Plataforma horietan zure Curriculum
Vitaea online sor dezakezu eta lan bila ari zaren sektoreak aukera ditzakezu. Orrialdeek
gomendatzen dizkizute lan-eskaintzak, zure profilaren arabera, eta lana eskatzeko eta
onartzeko prozesu osoa hortik egin daiteke. Jakina, Consuelok galdetu dit nola dakidan
hainbeste online lana bilatzeari buruz, eta erantzuna argi zegoen: Kzgunean ikasi dut!
Eta zuk? Ba al zenekien enplegua bilatzeko plataforma hauek badirela? Zatoz Kzgunera
eta galdetu lana bilatzeko ikastaroei buruz!
Kzgunean ikusiko gara!
Sar ezazu zure iruzkina