Gaur argitaratutako sarreran Android mugikorrek dauzkaten ohizko nabigazio-botoiei buruz hitz egingo dizugu. Seguraski pentsatu duzula gaur egun keinuek botoiak ordezkatzen ari dituztela eta, horrela da! Baina oraindik pertsona askok nahiago dute botoiak erabiltzen jarraitu. Botoiak erabiltzen jarraitzearen abantaila bat, agian ezagutzen ez zenituen funtzio gehigarriak eskaintzen dituztela da.
Botoien funtzio sekretuak eta pultsazio berezi bat egitean hauek dituzten funtzio sekretuen berri izan nahi baduzu, hala nola; presio luze bat edo ukitu bikoitz bat… jarraitu irakurtzen!
Googleren laguntzailea irekitzeko erdiko botoia edo hasiera (home) botoia sakatuta mantendu
Nahiz eta pertsona gehienek ezagutzen duten sekretua izan, ondo dator gogoratzea erdiko botoiak, normalean zirkulu batekin seinaleztatuta, pantaila nagusira joateko funtzioa betetzen duela pultsazio labur bat egitean. Hala ere, segundo batzuetan sakatuta edukiz gero, Googleren Laguntzailea irekiko da.
Botoi karratua, azken aplikazioen artean azkar aldatzeko
Mugikor batzuetan, botoi hori hiru marraz irudika daiteke. Erabiltzen duzun mugikorraren moduluaren arabera, erdiko botoiaren ezkerrera edo eskuinera egongo da. Botoiaren gainean sakatze sinple bat egiten baduzu, irekitako azkeneko aplikazioak irekiko dira eta batetik bestera alda ditzakezu, baita hauek itxi ere.
Baina botoi honek ziurrenik ezagutzen ez duzun funtzio bat ezkutatzen du: botoiaren gainean klik bikoitza egiten duzunean, azken bi aplikazioen artean azkar aldatzeko aukera ematen dizu, ikuspegi orokorretik igaro gabe.
Esku bakarreko modua (Modo a una mano) aktiba dezakezu
Modu honetan pantailaren tamaina murrizten da edo pantailaren goiko aldea behera jaisten da, mugikorra esku batekin maneiatu ahal izateko. Mugikor bakoitzean esku bakarreko modua aktibatzeko prozesua desberdina da, zure mugikorrean nola egiten den jakin beharko duzu.
Baina, lasai! Gehienetan, prozesua modu berdinean egiten da: lehenengo, mugikorraren doikuntzetatik aktibatzen da modua, eta, gero, nahikoa da behatza hasierako botoitik pantailaren alde batera edo bestera lerratzea.
Sar ezazu zure iruzkina