Baliteke kasu askotan informazio azkar bat bilatu nahi izana, eta horretarako Internet ireki eta bost edo hamar minutu eskaini. Baina askotan presaka zabiltza eta denbora faltagatik informazioa lortu gabe geratu izan zara. Horregatik, gaur KZguneatik, Googlen bilatu nahi duzun guztia aurkitzeko forma eraginkorrenak gomendatu nahi dizkizugu.
Google gure inguruan ditugun bilatzailerik erabilena dela esan dezakegu, ondorioz, informazioak bilatzeko momentuan erabiltzen ikastea gomendagarria dela iruditzen zaigu. Diseinu sinple eta funtzionala eskaintzen du, eta erantzunak oso azkar jasotzen ditugu.
Jarraian, bilatzeko eta emaitza espezifikoagoak lortzeko hurrengo aholkuak gomendatzen dizkizugu.
Sinonimoak bilatu
Gai zehatz baten inguruan bilatzeko erabiltzen da. Webgune ezberdinak aterako zaizkizu, eta ondorengo sinboloa: ~ hitzen artean jar dezakezu.
“Bizitza ~ osasungarria” jarriz, adibidez, bizitza osasungarriago bat izateko aholkuak azalduko zaizkizu.
Webgune bidez bilatu
Adibidez, galdu zenuen artikulu bat partekatu nahi baldin baduzu, webgunea gehi gogoratzen dituzun hitzak bilatzailean jar ditzazkezu. Adibidez: www.kzgunea.eus KZblog Googlen bilatu.
Izartxoa erabili
Izartxoak esaldi batean falta zaizkizun hitzak ordezkatu ditzazke; adibidez, Marie Curie ***. Horrela, zure esaldia osatu behar duzula jakingo du bilatzaileak; Marie Curieren aurkikuntza.
Zenbakika bilatu
Data zehatz batzuetan gertatutakoaren inguruan informazioa jaso nahi baduzu, bilaketa honela egin dezakezu: Teknologia berriak 2013…2023. Hiru puntuak jarrita, data tarte horretan erlazionatutako artikuluak bilatuko ditu Googlek.
Irudi bidez
Gustoko duzun leku edo produktu bat ikusi baldin baduzu, eta non edo zer den jakin nahi baduzu, argazki bat egin behar duzu eta Google irudiak atalean azaltzen zaizun kameran sakatu behar duzu. Horrela Googlek bilaketa irudiaren bidez egingo du.
Zuzentzaile ortografikoa
Kasu batzuetan, hitzak idazteko orduan zalantzak ditugu. Bilatzailean hitza idazten dugunean, Googlek hitza zuzen idazteko iradokizuna eskainiko dizu.
Komatxo artean bilatu
Bukatzeko, zure bilaketa komatxo artean idazten baduzu, esaldi zehatz horren inguruko emaitzak azalduko zaizkizu soilik.
Googlek eskaintzen dizkizun aukerak ezagutu nahi dituzu? “Kudeatu zaitez Google aplikazioekin”. ikastaroan izena eman, eta Gmail, Drive, Maps eta Youtube bezalako herramintak erabiltzen ikasiko duzu.
Sar ezazu zure iruzkina