Iaz, urte amaieran, Googlek “irakurketa modua” APPa gehitu zuen. Aplikazio honek eskaintzen dituen aukerei esker gailua pertsonalizatu daiteke, irakurketa esperientzia hobetuz. APP berri hau oso lagungarria izango da ikusmen urritasuna duten erabiltzaileentzat eta baita mugikorrean irakurtzean norberan bista babestu nahi dutenentzat ere. Aukeren artean, kontrastea orekatzeko aukera, letraren tamaina aldatzeko aukera edota testua ahotsera bilakatzeko aukera ditu.
Nola aktibatu irakurketa modua zure smartphone edo tabletean
Lehenik eta behin, jakin beharrekoa da erreminta hau Android 9 edo ondorengoekin soilik dela bateragarria.
- Play Storea zabaldu eta “irakurketa modua” APPa instalatu.
- APParen barnean, ongi etorriko pantailan, “Jarraitu” eta ondoren “Doikuntzak” atala irekitzeko eskatuko dizu lasterbide botoia aktibatu ahal izateko.
- “Irisgarritasdun” ataleko lehioa irekiko da, “irakurketa modua” hautatu (baliteke “Deskargaturiko aplikazioak” atalean sartu behar izatea) eta “Irakurketa modua” aplikazioaren lastebide botoia aktibatu.
- Hemendik aurrera pantailan izango duzu lasterbidea!
Nola funtzionatzen du
- Aplikazio edo web orriaren barnean, sakatu pantailaren ertzean dagoen ikonoan. APP batzuk ez dira bateragarri, adibidez, posta elektronikoak.
- Goiko aldean, urdinez itzalduta, APP edo webgunearen edukia irakurtzeko estimatutako denbora azaltzen du.
- Gailuak testua ahotsez irakurri ahal izateko, azpi aldeko “play” botoia sakatu eta jada soilik entzun egin beharko duzu!
- Testuaren tamaina aldatzeko, “T” forma duen ikonoan sakatu, azpi aldean eskuinean dagoena. Erabilgarri dauden gaiak erabili ahal ditzakezu, hala nola; atzekalde iluna jarri, ikusmen nekea ekiditeko.modo lectura
- Irakurketa modua pertsonalizatu ahal izateko, behean ezkerrean dagoen “Doikuntzak” gurpilean sakatu. Bertatik letra-tipoa, atzekaldea eta testu kolorea, alineazioa, irakurketa ahotsa… aldatu ahalko dituzu.
- “Irakurketa modua” desaktibatzeko, beheko alderantz begira dagoen gezian sakatu.
APParen abantailak
- Aplikazioko edo webguneko testua iragarki eta distrakzio gabe irakurtzeko aukera dauka, izan ere testua soilik agertzen da.
- Testua audiora eraldatzean, edozein testu une horretan irakurtzea posible ez bazaizu, hau entzutea ahalbidetzen dizu.
- “T” aukerari esker, edozein testu pertsonaliza dezakezu, edozein unetan gustukoen duzun letra mota erabiliz edo tamaina egokira eraldatuz.
- Pantailaren ertzeko lasterbide botoiari esker, APPa modu erraz eta azkar batean aktiba dezakezu.
Gomendagarria da zure Android gailuan “gaueko modua”rekin konbinatuz erabiltzea, ikusmen nekea ekiditeko.
Sar ezazu zure iruzkina