Baliteke telebista bidez ikusi nahi zenuen programa hura etxetik kanpo edo oporretan izan zarenean eman izana. Horregatik gaur KZguneatik, TDT Channels aplikazioa gomendatuko dizugu, zure mugikorrean edo tabletean telebista ikusteko aplikazioa.

TDT Channels doako aplikazioa da, eta telebista eta irrati publikoetako ehunka kanaletan sartzeko aukera eskaintzen dizu. Horretarako, aplikazioa Play Storen bilatu eta deskargatu beharko duzu. Honela, zure telefono mugikor edo tabletarekin edozein emisio ikusteko aukera zuzena izango duzu.

Telebista osoa leku bakarrean

Telebista aplikazioak, Internet bidezko emisio publikoen bidez, zuzenean transmititzen duten ehunka kanaletan sartzeko aukera eskaintzen dizu. Hau da, TDT Channelsek, telebista publikoak biltzen ditu, eta aplikazioak dakarren erreproduzitzaileren bidez, kanal guztietara eta leku bakar batean, sartzeko aukera izango duzu.

Mugikorrerako aplikazioaz gain, www.tdtchannels.com webgunearen bitartez, telebista ordenagailuan ere ikusteko aukera daukazu. Bi kasuetan, zerbitzua berdins da eta maiztasun berberarekin eguneratzen da.

Aplikazioa zure gailuan instalatu nahi baduzu, TDT Channels instalatzeko jarraitu beharreko pausuak azalduko dizkizugu:

  • TDT Channels aplikazioa bilatu, eta behin aurkituta, “instalatu” botoian sakatu.
  • Aplikazioak habiatzeko beharrezko dituen leku eta funtzioetara sarrera eskatuko dizu eta mezua onartu behar duzu.
  • APPa instalatzen den bitartean, mugikorreko jakinarazpenen barran, aplikazioa deskargatzen ari denaren gezi bat ikusi ahalko duzu.
  • Behin deskargarekin bukatuta, automatikoki instalatuko da eta jakinarazpenen barra mezu bat jasoko duzu.

Behin pausu hauek jarraituta, TDT Channels zure mugikorrean instalatuta izango duzu eta nahi duzun leku eta momentuan kanal publiko guztiez gozatzeko aukera izango duzu!

Zure aparailua modu eraginkorrean erabiltzen ikasi nahi duzu? “Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi” ikastaroan izena eman, eta zure ordenagailua izango balitz bezala lan egiten ikasiko duzu.