Irakurtzea gogoko baduzu eta digitalki egin nahiko bazenuke, baina ez baduzu eskuragarri liburu elektroniko irakurgailu bat, ez zaitez ikaratu, gaurko sarreran liburuak irakurtzeko 4 app gomendatuko dizkizugu. Mugikor edo tablet batek ere formatu digitalean irakurtzea baimentzen dizu. Horretarako, zure mugikorra liburu elektroniko irakurle batean eraldatzen lagunduko dizuen aplikazio espezifiko bat instalatu beharko duzu, hauek pantaila eta bere argiztapena doitu dizkizutelako irakurri ahal izateko. Oso erraza da!
Kontuan izan behar dugu mugikor eta tabletetako pantailak argitsuagoak izaten direla eta ikusmen nekea areagotu daitekeela. Horretarako, interesgarria da bai gau modua baita irakurketa modua aktibatzea ere, ikusmen nekea murriztu ahal izateko. Baina aukera hauek zure ikusmena ez nekatzea ez badute ekiditen, pantailaren distira doitu dezakezu zuk zeuk eskuz. Gela ilun batean distira maximora edukitzea esperientzia desatsegina izan daiteke, beraz, gelan zenbat eta argitasun gutxiago izan, pantailak distira gutxiago izan behar du.
Liburuak irakurtzeko APPen abantailetako bat liburuak edozein formatutan irakurtzea baimentzen duela da, PDFak, ePUBAk, MOBIak… bilakatu behar izan gabe, liburu elektroniko batzuk ez bezela, Calibre bezalako programak erabili behar izaten direla formatua bilatu eta gure irakurgailuak erakusteko.
Zure mugikor edo tableta liburu gisa erabiltzearen beste abantailetako bat erabiltzen duzun aplikazioak edukia eta pantaila automatikoki egokituko dituela da. Aukera ohikoen artean atzealdea, lerroartea, letra mota… aldatzeko aukera dira, pantaila gure nahietara egokitu dadin eta ikusmen nekea ekidin dezagun.
Azalpen hauek eman ostean, gatozen harira! Goazen ikusten hastera smartphone edo tabletean liburuak irakurtzeko 4 APPak.
ReadEra
Androiderako esklusiboa den APPhau doakoa da eta, gainera, iragarki gabea. Play Storen hobekien baloratuetako bat da. Irakurle honek liburu elektronikoen formatu nagusiak jasaten ditu: PDF, ePUB, DOC, MOBI edo TXT bezalakoak. Gailuaren barne memorian dituzun liburuen fitxategiak automatikoki deskargatuko ditu. Eroso irakurri ahal izateko gai bisual ezberdinak topa daitezke, letra-tipoa aldatzeko aukera, orri-bazterrak… Liburuak antolatu daitezke autore, irakurri, irakurri gabeko, gogoko…bezala.
Google Playen erabilgarri.
Amazon Kindle
Online denda ospetsua bere liburu elektronikoen katalogoagatik ere ezaguna da, APPetik zuzenean erosi dezakegu eta liburutegian eskuragarri izan. Pantailaren atzealdea, letra-tipoa eta letra tamaina aldatzea baimentzen du. Aparteko funtzio bezala, testua kolore ezberdinekin azpimarra daiteke, oharrak idaztea edo hitz baten esanahaia hiztegian bilatu.
Google Play eta App Storean eskuragarri.
Moon+Reader
APP honek formatu aukera zabala onartzen du. Guztiz pertsonalizatu daiteke eskaintzen dituen doikuntzei esker, alertak ditu denbora asko baldin badaramatzu, argi urdinaren filtroa jar dezakezu, oharrak har ditzakezu eta elkarbanatzea baimentzen du. Gainera, hiztegiak instalatzea baimentzen du hautatutako hitzen esanahia kontsultatu ahal izateko.
APP honetan doako bertsioa topatuko duzu, mugatze batzuekin, edo ordainpekoa, aparteko funtzio batzuekin.
Google Playen erabilgarri.
Favourite Book Reader- FBReader
APP honek Google Driveko gure fitxategiak sinkronizatzea baimentzen digu, ondoren irakurri ahal izateko. Irakurketa doikuntzen artean tipografia, letra tamaina edota atzealdea aldatzea baimentzen ditu, baita testuak pertsonalizatu, distira doitu edo gau modua aktibatu/desaktibatu daitezke ere, beste hainbat ezaugarriren artean. Formatu aukera asko jasaten ditu, beste aplikazio askoren moduan: EPUB, EPUB3, AZW3, FB2…
Google Play eta App Storen eskuragarri.
Zure liburutegia zabaldu nahi baduzu, sarrera hau irakurtzea gomendatzen dizugu non liburuak deskargatzeko lekuak gomendatzen dizkizugu.
Sar ezazu zure iruzkina