Kaixo Kzguneko lagunak! Gaur lagunekin egon naiz eta, besteak beste, azken egunetan egin duen hotzaz hitz egiten aritu gara, Amaiak esan du lanetik irtetean oinak busti zitzaizkiola arropa egokia ez eramateagatik!
Hori ikusita, nire lagunei esan diet Kzguneak zuzeneko hitzaldiak ematen dituela App eta eguraldi webgune ezberdinak irakasten dituztenak. Hitzaldi hauetan aplikazio eta webgune batzuk eta dituzten funtzioen berri ematen dute, adibidez, zein eguraldi egingo duen orduro. Ni katarroa edukitzetik libratu ez banaiz ere, nire egunerokoan asko balio didate arropa egitera doan denboraren arabera eramateko.
Logikoa denez, lagunek galdetu didate nola dakidan habinbeste eguraldi App eta webguneetaz eta erantzuna argia izan da: Kzgunean ikasi nuen!
Eta zu? Ba al zenekien eguraldi APP eta webgune hauek existitzen direla? Sartu Kzguneako webgunean eta begiratu APP eta webgune horiei buruz egin ziren zuzeneko hitzaldiak, eta adi planifikatzen ari direnei, bat bera ere ez galtzeko!
Kzgunean ikusiko dugu elkar!
Sar ezazu zure iruzkina