Seguru asko neguko kirol zale bezala galdetzen duzula zure buruari ea eguraldia eta eski estazioen egoera iragar dezakeen aplikaziorik badagoen.Zorte ona duzu! Aplikazio mota hauek existitzen dira eta horietaz sakonago hitz egingo dugu blogeko sarrera honetan.

Hauek dira eski estazio ezberdinen eguraldia eta egoera ezagutu ahal izateko aplikaziorik errazenak eta bideragarrienak, beti ahalik eta egun onenetan joan gaitezen eskiatzera:

Ski Track

Aplikazio honek eskiatzen hasten zarenean aktibatzeko aukera ematen digu eta eskiatzen amaitutakoan, jaitsieran egindako datu guztiak egiaztatzen ditu.

Aplikazio honen abantailetako bat da zure telefonoa ez duzula erabili behar. Aplikazioa aktibatu eta telefonoa utzi besterik ez duzu egin behar. Eskiatzen amaitutakoan, jaitsieran egindako errekor guztiak mugikorrean egiaztatu ahal izango dituzu. Teleaulkiko tarteetan egindako jaitsierak hautemateko gai da, baita altitudeak, abiadura eta elurzaleentzat interes handiko beste datu batzuk bereizteko gai da ere.

Parte de Nieve y Webcams

Aplikazio honek hurrengo elurteen, elur lodieraren eta Espainiako eski pistei buruzko datuak ematen dizkizu.

Aplikazio honek eski pista bakoitzean jarritako webcam bakoitzerako sarbidea ematen du, zuzenean ikusi ahal izateko eski pistak nola dauden: jende etorrera, eguraldia eta pistaren egoera. Egiaztatzen dizu estatistikoki zein den joan ahal zaren eski pistarik onena: pisten egoera, non zauden eta eskiatu nahi duzun tokiaren arabera.

Esquiades

Aplikazio honetatik zure elurretara ihesaldiak erreserbatu eta planifikatu ahal izango dituzu: jarduerak, hotelak eta garraioak.

Meteored

14 egunetarako eguraldiaren iragarpena esaten dizun APPa da, soilik mugikorretarako erabilgarri. Denborari eta orduei buruzko mota guztietako informazioa ematen dizu. APP hau aproposa da gainerako APPekin konbinatzeko, eta horrela zure ihesaldia aldez aurretik ezin hobeto prestatu ahal izango duzu!

Zure mugikorreko aplikazioen erabilerari eta deskargari buruzko informazio gehiago jakin nahi baduzu, hurbilen dagoen Kzguneara joan eta eman izena “Google aplikazioak zure telefonoan” ikastaroan. Zure zain gaude! Animatu zaitez!