Jakingo duzun bezala, WhatsApp mezularitzako doako aplikazioa da, eta testu-mezuak, irudiak, bideoak, audioak, ahots-grabazioak, dokumentuak, kokapenak, kontaktuak, gifak, stickerrak, deiak eta bideo-deiak egin eta jasotzeko aukera ematen dizu.

Gainera, pertsona bat edo batzuen artean mezuak bidaltzeaz eta jasotzeaz gain, WhatsAppekin beti konektatuta egongo zara, eta gainontzeko pertsonekin denbora errealean hitz egiteko aukera izango duzu.

WhatsAppeko azkeneko eguneraketak egoerak optimizatzeko berrikuntzak eskaintzen dizkizu eta honela, zure kontaktuei erreakzioekin erantzuteko aukera duzu. Hurrengo eguneraketarekin aldiz, taldeko deia momentuan hasteko, Zoom eta Meet aplikazioetan bezala, edo aurrerago egiteko programatzeko aukera eskainiko dizu.

Deia ondoren egiteko programatu

WhatsAppek bideo-deiak bakarka edo taldeka egiteko aukera eskaintzen dizu, eta kasu gehienetan momentuan egiten badira ere, hau da, botoia sakatu eta bideodeiarekin hasi, orain deia beranduago egiteko programatzeko aukera izango duzu.

  • Deia ondoren egitea aukeratzen baduzu, bilera egiteko izena, data eta ordua aukeratu beharko duzu.
  • Taldekideek deiaren informazioarekin jakinarazpena jasoko dute.

Honela, oroigarriak alde batera utzi ahalko dituzu, eta taldeak bideo-deia noiz duen jakitea errazagoa izango da.

Bat-bateko mezularitzak eskaintzen dizkizun aukerak ezagutu eta izena eman: “WhatsApp. Bat-bateko mezularitza zure Smartphonean”  eta hitz egin, artxiboak partekatu eta deiak pertsona batekin edo gehiagorekin egin.