Duela aste gutxi, Applek iOS16.3 jarri zuen martxan. Eguneratze hau nahiko garrantzitsua da ez bakarrik berrikuntza ugari dakarrelako, baizik eta Applek lehenengo aldiz udaberria baino lehenago berrikuntza bat argitaratzen duelako;orain arte udaberriro merkaturatze guztiak ateratzen ditu. iPhone gailuak eguneratzeaz gain, iPadOS 16.3, tvOS 16.3, watchOS 9.3 eta macOS 13.2 gailuentzat eguneraketak egin ditu, hainbat berrikuntza eta segurtasuneko hobekuntza garrantzitsuekin.
Nola eguneratu zure iPhonea?
Nahiz eta iOS-en eguneratzeak programatuta eduki automatikoki egiteko, garrantzitsua da eskuz nola egiten jakitea. Kontuan izan behar duzu zure gailua gutxienez %60ko kargarekin eduki beharko duzula hurrengoko urratsak egiteko:
- ‘Doikuntzak’ ireki.
- ‘Orokorra’ atalera joan.
- Sakatu ‘Software-a eguneratze’ atalean. Puntu honetan, sistemak eguneratze berria automatikoki bilatuko du.
- Sakatu ‘Deskargatu eta instalatu’. Jarraitu urratsak eta itxaron eguneraketa deskargatu arte. Honek minutu batzuk igaro ahal dezake.
- Eguneraketa deskargatzen denean, iPhonek ohartuko zaitu, instalazioarekin jarrai dezazun.
- Appleren logotipoa minutu batzuetan zehar agertuko da zure gailuaren pantailan. Oso garrantzitsua da, hau gertantzen den bitartean zure gailua erabili gabe uztea. Amaitzean, iPhonea berriro martxan izango duzu.
iOS 16.3en berrikuntzak
Egia esan, bertsio honetan beste batzuetan baino berrikuntza gutxiago daude, baina garrantzi handikoak dira! Oraingo honetan, Applek arreta handia jarri du segurtasunean eta akatsen konponketan. iOS16ren berrikuntzak hurrengo zerrendan ikusi ahal ditzakezu:
- Zure Apple IDren saioa gailu fisiko batekin edo giltz batekin has dezakezu. Kontuan izan behar duzu, aurreko gailu hau galezgero, Applek ezingo duela zure kontua desblokeatzen lagundu, ohiko pasahitz batekin gertatzen den bezala.
- Beste aldaketa bat, ‘SOS larrialdia’ funtzioari dagokio. Orain, ez dituzu adierazitako botoiak sakatuta mantendu behar, askatzen dituzunean larrialdi-deia bakarrik hasiko da.
- Bestaldetik, Sirik behar bezala erantzuten die musika-eskaerei, eta CarPlayera konektatuta dagoenean jarraibideak behar bezala ulertzeko gai da.
- Azkenik, 2. belaunaldiko HomePod-erako euskarria sartu da.
Espero dugu berrikuntza guztiak zure gustokoa izana. Gogora esazu gure sare sozialetan ere jarrai gaitzakezula, berrikuntza guztien berri izan dezazun.
Zure gailuari etekin handiagoa atera nahi diozu? Eman izena gure “Erabili profesionalki Google aplikazioak” urrutiko ikastaroan

Sar ezazu zure iruzkina