WhatsAppek, mundu guztiak erabiltzen duen mezularitza aplikazioak, eguneratzen eta hobetzen jarraitzen du, erabiltzaileek gero eta zerbitzu hobeak eskuratzeko aukera izan dezaten eta atzean geratu ez dadin beste mezularitza aplikazio batzuekiko, hala nola; Telegram.

Aurreko sarreran, WhatsAppeko deiak programatzen ikasi zenuen, baina zer egin pertsona edo talde gogaikarri horiekin?

Gaurko sarreran, ikusiko duzu nola blokeatu edo salatu pertsona edo talde gogaikarri horiek.

 

Zer gertatzen da WhatsAppen norbait blokeatzen dudanean?

Pertsona bat blokeatzea erabakitzen duzunean, hau gertatzen da:

  • Blokeatutako kontaktuek ezin dute zure azken aldiko informazioa ikusi, ‘linean’ egoera, egoera-eguneratzeak eta profilaren argazkian izandako aldaketak. Hau da: ezin dute zure informaziorik ikusi kontaktua bilatzen dutenean.
  • Ez dituzu jasotzen kontaktu horren mezuak, deiak eta egoeraren eguneraketak. Ez dira zure WhatsAppean agertzen.
  • Blokeatutako kontaktua ez da kontaktuen zerrendatik ezabatzen, ezta zure telefonoko kontaktu-libretatik ere; hori zuk egin beharko duzu, zure telefonoko kontaktu-libretatik.

Nola blokeatu dezaket WhatsAppeko norbait?

WhatsAppen pertsona bat blokeatzeko, honako hau egin behar duzu:

  • Ireki WhatsApp aplikazioa zure mugikorrean.
  • Hautatu blokeatu nahi duzun pertsonaren txata.
  • Goiko eskuineko ertzean dauden hiru puntutxuetan sakatu.
  • Sakatu ‘Gehiago’.
  • Sakatu ‘Blokeatu’.

Zure erabakiaz damutzen bazara eta pertsona desblokeatu nahi baduzu, urrats berberak egin beharko dituzu:

  • Ireki WhatsApp aplikazioa zure mugikorrean.
  • Hautatu desblokeatu nahi duzun pertsonaren txata.
  • Goiko eskuineko ertzean dauden hiru puntutxuetan sakatu.
  • Sakatu ‘Gehiago’.
  • Sakatu ‘Desblokeatu’.

Uneren batean blokeatutako pertsonen zerrenda kontsultatu nahi baduzu, Ezarpenak > Pribatutasuna > Kontaktu blokeatuta atalera joan zaitezke.

Zer gertatzen da WhatsAppeko norbait salatu nahi duzunean?

Pertsona bat salatzea erabakitzen duzunean, honako hau gertatuko da: WhatsAppeksalatu duzun pertsonaren  informazioa jasoko du eta bidali dituen azken bost mezuak, bidali zen uneari eta mezuaren edukiari buruzko informazioarekin: irudia, bideoa, testua, etab. Horrela, WhatsAppek erabakiko du pertsona hau aplikaziotikezabatzen duen, arauak eta baldintzak hautsi dituen kontuan hartuta.

Nola salatu dezaket norbait WhatsAppen?

WhatsAppen, salaketa  publizitatea edo kateak bidaltzen dituzten pertsonentzat erabiltzen da, oso gogaikarriak izan daitezkeenak, gainera APPa erabiltzeko baldintzen aurka doanazenak Pertsona horiek blokeatzen badituzu, beste pertsona batzuei enbarazu egiten jarrai dezakete, beraz, hobe da pertsona hauek salatzea  eta WhatsAppek erabiltzaile hori ezabatzea edo etetea erabaki dezala.

Norbait salatzeko, hau egin behar duzu:

  • Ireki WhatsApp aplikazioa zure mugikorrean.
  • Hautatu jakinarazi nahi duzun pertsonaren txata.
  • Goiko eskuineko ertzean dauden hiru puntutxuetan sakatu.
  • Sakatu ‘Gehiago’.
  • Sakatu ‘jakinarazi’

Kontuan izan behar duzu blokeatzearen eta salaketarenarteko alde nagusia da, pertsona bat blokeatzean, pertsona hori zurekin harremanetan jartzea saihesten duzula, baina salatzen baduzu, pertsona hori WhatsAppetik ezabatu daiteke eta ezin izango du aplikazioa gehiago erabili.

Whatsappez ikasten jarraitu nahi duzu, gertuen duzun Kzgunera hurbildu eta WhatsApp. Bat-bateko mezularitza zure Smartphonean izena eman.