Duela astebete iOS16.3-k zure iPhonean ezarri dituen berrikuntzei buruz hitz egin genizun. Ziur asko, zure Apple gailuarentzako trikimailu eta aurrerapen gehiago jakiteko gogoz geratu zarela. Badakizunez, Applek ahalegin handia egiten du bere gailuen segurtasun eta pribatutasun neurriak indartzeko; hau dela eta, gaur zure iPhonea probatzeko trikimailu desberdinei buruz hitz egingo dizugu. Gera zaitez gurekin eta segi irakurtzen, berri asko dakarzkizugu eta!

Posta elektronikoa babestea

Posta elektronikoa datuak sartzeko eta ateratzeko atea da. Askotan, marketin-enpresek jakin dezakete bidalitako postak irakurtzen baditigun edo ez, baita nondik ireki ditugun jakin dezakete. Hori dela eta, Apple, bere Mail APPeko pribatutasun-tresnarekin, oztopo bat jartzeko aukera ematen du:

  1. Ireki ‘Ezarpenak ‘> ‘Mail’ > ‘Pribatutasunaren babesa’.
  2. Aktibatu ezazu ‘Babestu jarduera Mail-en’.

Miatzearen aurkako aukera Safarin

Interneteko nabigatzailea gure pribatutasuna indartu beharko genukeen beste aplikazio bat da. Applek ondo daki hori eta, horregaitik, Safari aplikazioak miatzearen aurkako aukera automatikoa dakar. Bere funtzioa interneteko enpresek erabiltzaileeen datuak lortzeko oztopoak aurki dezaten da.

Gardentasuna eta jarraipena APPen erabileran

Instalatzen ditugun aplikazio asko gailuan instalatutako beste aplikazio batzuen informazioa hartzen saiatzen dira, ahalik eta informazio gehien eskuratzeko. Berdin gertatzen da kokapenarekin. Hori saihesteko, Applek pribatutasun-funtzio berri bat gehitu du miaketarekin lotutako doikuntzetan. Aukera hori aktibatzeko edo desaktibatzeko:

  • Ireki ‘Ezarpenak’ > ‘Pribatutasuna eta Segurtasuna’ > ‘Miaketa’.
  • Ireki ‘Ezarpenak’ > ‘Pribatutasuna eta Segurtasuna’ > ‘Kokapena’.

Sarbide-giltzak

Sarbide-giltza zure iPhoneak eskaintzen duen funtzio bat da, webgune edo App batean saioa hasteko zure erabiltzailea eta pasahitza idatzi behar gabe. Funtzio hau oso segurua da eta nor zaren erakusteko balio du -aurpegiaren azterketaren edo hatz-markaren bidez-. Erabiltzaile bat eta haren pasahitza sartzerakoan zure iPhoneak datuak gordetzeko aukera emango dizu. Uneren batean zure datuak kontsultatu edo aldatu nahi badituzu, hona jo dezakezu:

  • Ireki ‘Ezarpenak’ > ‘Pasahitzak’ gailuan.

Espero dugu gaurko trikimailuak asko gustatu eta erabilgarri aurkitzea. Jarraitu gurekin zure iPhone eta Android gailuen berritasunei buruz gehiago jakiteko.

Zure gailuari buruz gehiago jakin nahi duzu? Eman izena gure “Zure Smartphonea prest izan” hitzaldian