Gaur KZguneatik zure mugikorraren kamerarekin argazki onak lortzeko trikimailuak gomendatu nahi dizkizugu. Izan ere, selfie bat ateratzeko unean, baldintzak hoberenak ez baldin badira, baliteke espero zenuen emaitza ez lortzea.
Gaur egungo mugikorrek, atzeko kameraz gain, zeure buruari argazkiak ateratzeko aurreko kamera bat ere izaten dute, hau da; selfiak egiteko. Kameraz aldatzeko botoian sakatuta, atzeko edo aurreko kamera aukeratu ahalko duzu.
Gaurko sarreran, zure mugikorreko aurreko kamerarekin aterako dituzun argazkien kalitatea hobetzeko trikimailuak aurkituko dituzu.
Erretratu aukera
Atzealdea garrantzitsua ez denean edo zu zeu gainontzekoaz nabarmendu nahi baldin bazara, erretratu aukera egokia izan daiteke. Aukera hau lehen planoentzako egokia izan daiteke ere, hau da, hurbileko argazkientzat.
Argiztapena
Ondo argiztatutako gune batean egonda, argazki lausotuak eta kalitate txarrekoak saihestuko dituzu. Gainera, dena argiago ikusiko da eta koloreak nabarmenagoak izango dira.
Enkoadraketa
Selfie on bat ateratzeko, inguruan daukazuna begiratu beharko duzu, eta enkoadraketa perfektua zein izan daitekeen erabaki, hau da; argazkia aterako duzun atzealdea aukeratu. Adibidez, eskultura bat baldin badago, zure erretratua eskulturarekin koadratzen saia zaitezke.
Ikuspuntua
Burua makurtzen baduzu edo mugikorra honen gainetik heltzen baduzu, ikuspuntu egokiago bat lortzen lagunduko dizu. Etekinik handiena lortzeko, hobeto gelditzen zaizkizun ikuspuntuak probatzen joan beharko zara.
Distantzia egokia
Mugikorra aurpegira gehiegi ez hurbiltzea garrantzitsua da. Hurbileko argazki bat egin nahi duzunean, zure smartphonea zure aurpegitik 50 zentimetro ingurura egotea ondo egongo litzateke.
Atzeko kamera
Selfie batekin emaitza hoberena lortzeko, atzeko kamera ere erabil dezakezu, izan ere, lente nagusia aurreko kamerak eskaintzen duena baino askoz hobea da. Kalitate eta argitasunean ikusiko duzu alde nagusia.
Edizioa
Argazki on bat ateratzeaz gain, geroago aplikazio batekin argazkia editatu dezakezu eta honen kalitatea hobetu.. Ez zara profesionala izatea behar: argazkia moztu, argia eta koloreak egokitu eta akatsak zuzendu ditzazkezu, besterik ez. Hala ere, gaur egungo Smartphone gehienek galeria bertatik argazkiak editatzeko aukera eskaintzen dizute, aplikaziorik deskargatu gabe.
Praktika
Sefieak hobetzeko, asko praktikatu beharko duzu. Argazki perfektua ez da lehenengo saiakeretan aterako. Hala ere, argazkiak ateratzen eta partekatzen jarraitu, seguru guztiei asko gustatuko zaizkiela!
Sar ezazu zure iruzkina