Azken egun hauetan berrikuntza batzuk iritsiko dira mundu osoan WhatsApp aplikaziora: azken eguneraketaren bidez mugikorra erabiltzen dugunean esperientzia hobetuko dugu.
Zehazki, lau dira WhatsAppek ezarri dituen berrikuntzak. Berrikuntza hauetaz gozatu nahi baduzu, nahikoa da aplikazioa azken bertsiora eguneratuta izatea.
Has gaitezen!
Iruzkinak jarri dokumentu bat bidaltzean
Azken berrikuntzarekin dokumentu bat bidaltzen duzunean, iruzkin bat gehitu dezakezu. Orain arte, dokumentu bat bidaltzen bazenuen, ez zegoen modurik testu-mezu batekin batera bidaltzeko.
Gai eta deskribapenetan karaktere gehiago
Hemendik aurrera, leku karakter gehiago erabili ahal izango dituzu zure taldeak deskribatzeko. Orain arte, gaiaren gehieneko luzera (taldearen izena) 25 karakterekoa zen. Orain, gehieneko luzera 100 karaktere izatera igaro da, eta, deskribapenerako, 512 karaktere izatetik 2.048 karaktere izatera.
100 argazki bidal daitezke aldi berean
Lehen, bidalketa batean 30 argazki edo bideo baino ezin ziren bidali. Horren ondorioz, argazki gehiago bidali behar bazenituen, prozesua behin baino gehiagotan errepikatu behar zenuen argazki eta bideo guztiak bidali arte. Orain, berriz, 100 argazki edo bideo bidal ditzakezu aldi berean, mugimendu bakar batean.
Zure avatarraren sorrera
Azken berrikuntza hau, abendutik eskuragarri badago ere, WhatsAppek berriro gogorarazten digu: zure avatar pertsonalizatua sor dezakezu Ezarpenak > Avatar menutik. Menu hortan, zure ezaugarri berak dituen pertsonaia bat sortu ahal izango duzu, bidaltzen dizkizuten mezuei modu dibertigarriagoan erantzuteko.
Sar ezazu zure iruzkina