Laster Aste Santuaz gozatzen egongo zara eta bidaiatzeko aukera izango duzu. Orain arte, Google Maps ezinbesteko aplikazioa izan da horretarako; aplikazio honek edozein lekutara joateko aukera ematen dizu, bere nabigazio errazari esker: urratsez urrats nola iritsi jakiteko jarraibideak erakusten duena eta ibilbiderik onena aurkitzen duena.

Zoritxarrez, Google Maps ezaguna da ere biltzen dituen erabiltzaileen datu kopuruagatik, batzuetan pribatutasunaren mugak igarotzen dituelako. Gaur egun badude Google Maps baino aukera interesgarriagoak.

Google Maps aukerak

Gaurko sarreran 3 aukera proposatuko dizkizuegu, pribatutasuna Google Maps baino gehiago kontutan hartzen dutenak.

Has gaitezen bada!

  • OsmAnd:  OpenStreetMapen oinarritutako munduko mapa aplikazio bat da, konexiorik gabe erabil daitekena. Gustoko dituzun errepideak eta ibilgailuaren neurriak kontuan hartuta nabigatzeko aukera emango dizu. Osmand kode irekiko aplikazio bat da, ez ditu erabiltzailearen daturik biltzen eta zuk erabakitzen duzu zein datuetara izango duen sarbidea. Aplikazio honek funtzio oso erabilgarriak ditu, hala nola; ahots-gida, trafiko-ohartarazpenak, ibilbide-aldaketak, ibiltzeko bidezidorrak, mountain-bike eta outdoor bezalako kirolen bideak… Doan deskargatzeko estekak:  App Store eta Google Store.
  • HERE WeGo Mapas y Navegación: doako nabigazio-aplikazioa da, eta bertako nahiz atzerriko bidaiariak gidatzen ditu bere joan-etorrietan, bai ohizko bidaietan, bai atzerrirako bidaietan. A puntutik B puntura joateko aplikaziorik eraginkorrena da. Pribatutasun-politika irakurrita esan dezakegu informazio pertsonalen bat gordetzen duela, bainan aukera hau aplikazioaren doikuntzetatik desaktiba daiteke. Doan deskargatzeko estekak:  App Store eta Google Store.
  • Sygic GPS Navigation & Maps: Sygic enpresa eslovakiarrak garatu zuen aplikazioa eta smartphonetan nabigatzeko aukera eskaini zuen lehena izan zen. Gaur egun, aplikazioak konexiorik gabe erabiltzeko mapak eskeintzen ditu GPS nabigazioan, hilero eguneratzen direnak. Gainera, trafiko-alerta eta abiadura-radarren toki zehatzak jakin ditzakezu biak denbora errealean. 3D mapak mugikorrean gorde ditzakezu konexiorik gabe erabil ahal izateko. Aplikazio honek bi bertsio ditu: doakoa eta premiuma. Pribatutasun-politikan zer datu biltegiratzen eta partekatzen dituen irakur dezakezu. Bertan jartzen du hiru hilabete eta hiru urte bitarteko denboran datu guztiak ezabatu egiten direla.

Zer iruditzen zaizu edozein herrialdetako helbide, errepide, leku eta negozioak bilatzeko aukera izatea? Eta haietara nola iritsi jakitea? Imajinatu ikus ditzakezula Lurraren edozein lekuren satelite irudiak, erliebe mapak, eraikinak 3Dn, eta abar. Eta Marte bisitatu edo lekuetako irudi historikoak ikus ditzakezula.Imajinatu hori guztia zure etxetik egin dezakezula. Googleren mapen bidez, hau guztia eta askoz gehiago ezin errazago egin dezakezu Google Maps erabilita.“Google Maps. Zure ibilbiderik onena arakatu eta aukeratu” ikastaroan izen eman!