Ariketa fisikoa egitea ez da beti entrenamendu fisiko eta gogorarrekin erlazionatu behar. Gorputza mugitzeko, ibilaldi eder bat egitera ateratzea aukera bikaina ere izan daiteke. Horregatik, gaur KZguneatik ibiltzera ateratzeko eta ibilaldiak antolatzeko aplikazioen inguruan hitz egin nahi dizugu.
Gaur egun, ariketa fisikoa egiteko aplikazio ugari daude, baina ibiltzeko erabil ditzakezunak gutxiago dira. Jarraian, zure ibilaldiak antolatzeko aplikazio onenen zerrenda aurkeztuko dizugu.
Egiten duzun ariketa guztiaren informazioa zure mugikorrean eraman ahalko duzu, beraz, ez gehiegi pentsatu eta gustokoena jeitsi!
OS Maps
Diseinu sinple eta zuzena dauka, eta tresna garrantzitsuenak pausu bakarrean ireki ditzakezu. Aplikazioak zure kokalekutik gertu egon daitezkeen aukera onenak eskaintzeko, egin nahi duzun bide mota eta praktikatuko duzun ariketa mota zehaztu beharko duzu. Ez duzu ezer gehiagorik egin behar zure ibilbidea prestatzeko!
Google Playen erabilgarri.
Strava
Erronkak gustuko badituzu, honako hau zure aplikazio gogokoena izan daiteke. Motibazioak izatea maite dituztenentzako aplikazio honek, bidea jarraitzeko aukera asko eskainiko dizkizu eta gainera, egoera fisikoaren inguruko estatistikak azalduko zaizkizu.
Google Play eta App Store an erabilgarri.
Walk with Map My Walk
Jarraipen aktiboa egin ahalko duzu eta gustokoen dituzun ibilbideak gorde. Ibilbidearen iraupena, distantzia, bataz besteko erritmoa eta ibilbidea betetzen baduzu, kontsumituko dituzun kalorien inguruko informazioa jasoko duzu.
Google Playen erabilgarri.
E-walk
Edozein tokitan eta konexiorik gabe erabiltzeko mapak aukeratu eta deskargatzeko aukera eskainiko dizu aplikazioak. E-walkek ibilbidea denbora errealean erregistratzen du eta argazkiak eta azalpenak eskaintzen ditu.
Google Playen erabilgarri.
Footpath Route Planner
Bidai mota aukeratu ahalko duzu; oinez, korrika ala bizikletaz. Aplikazio honek, gainera, mapan bertan marrazteko, editatzeko eta gordetzeko aukera ematen du.
Google Playen erabilgarri.
Sar ezazu zure iruzkina