Badator Aste Santua eta gure Euskadi maitean deskonektatu eta ihesaldi txiki bat antolatu nahi baduzu, ez galdu gaurko sarrera: Aste Santuko planak antolatzeko webguneak erakutsiko dizkizugu!

Semana Santa

Has gaitezen ba!

  • Turismo Sailaren  webgune ofizialak alternatiba ona dira beti. Webgune hauetan zeregin, ibilbide, jatetxe eta ostatu ugari aurkituko dituzu. Ideak lortzeko leku aproposa, gure turismo webgunea https://turismo.euskadi.eus/ da.
  • Gure lurraldean dugun gastronomia bikainaz gozatu nahi baduzu, bisitatu http://www.euskadigastronomika.eus/ webgunea eta utzi harritzen proposatuko dizkizun leku desberdinkin.
  • Era berean, Aste Santua aprobetxatu dezakezu nekazalturismo edo landetxeren batera ihes egiteko eta gure lurraldeko paisaia zoragarriez gozatzeko. “Nekatur” (Euskadiko Nekazalturismo eta Landetxeen Elkartea) mota honetako egoitzen jabe eta titularren elkarte profesionala da: http://www.nekatur.net/ .
  • Beste proposamen bat Gipuzkoako bidezidor eta parke naturalak ezagutzea da: http://www.gipuzkoanatura.eus/es/inicio webgunean esperientzia atsegingarri baterako eta mendian ez galtzeko informazio guztia izango duzu.
  • Aste Santua zure burua kulturara hurbiltzeko aprobetxatu nahi baduzu, jakin ezazu Euskadin museo pila bat dituzula eta, gainera, erraz bisita ditzakezula: http://www.euskadi.eus/directorio-de-museos/web01-a2muszen/es/ webgunean museoen zerrenda bat daukazu, probintzien arabera sailkatuta. Bila zabiltzana aurkituko duzu !
  • Gozatu Arabako Errioxako upeltegi ugariez! Upeltegi tradizionalak bisitatzea beste aukera bat izan daiteke, non ardoa modu tradizionalean egiten jarraitzen den, duela hamarkada batzuk bezala. Gainera ospe handiko arkitektoek diseinatutako upeltegi berritzaileenak bisita ditzazkezu: https://turismo.euskadi.eus/rioja-alavesa/
  • https://turismo.euskadi.eus/planes-por-euskadi/ webgunean egun bateko 120 plan aurkituko dituzu: jarduerak bikoteka, taldeka, familian edo zure maskotarekin egiteko sailkatutak daude; jarduera mota eta eremua ere aukera ditzakezu. Plan laburretarako ideiak ere emango dizkizu!

Haurrekin Aste Santuko planetarako proposamenak egin nahi badituzu, begiratu  ASTE SANTUA: Umeentzako planak Euskal Herrian sarrera eta ziur asko etxeko txikiak ez direla aspertuko.

Bidaia antolatu nahi duzu? Ikasi eta ezagutu tresna eta aplikazio mugikor onenak, ezer garrantzitsurik ez uzteko. Garraiorako, ostaturako edo informazio interesgarrirako modurik onena bilatu, beste gauza askoren artean. Hainbeste gauza dira kontuan hartu beharrekoak, non xehetasun guztiak ikusiko baititugu 10eko bidaia planifikatzeko “Zure bidaia planifikatu” ikastaroan.