Pasa den astean Euskal Herrian haurrekin egin ditzakezun planen inguruan eta Aste Santurako turismoaren inguruan hitz egin genizun. Gaur, KZguneatik, opor egun bereziak antolatzeko landa etxeak erreserbatzeko webguneen inguruan hitz egin nahi dizugu. 

Aste Santu honetan hiria eta errutinak alde batera utzi nahi badituzu, eta naturarekin konektatu, edo egun bakar batzuk inguru ezberdin batean pasa nahi baldin badituzu, gure gaurko sarrera ez galdu.

Jarraian, zure landa etxe gogokoena erreserbatzeko eta dena behar bezala antolatuta izateko, bost webgune azalduko dizkizugu.

Nekatur

Zure landa etxe, nekazal turismo edo landa apartamentua Euskadin bilatzeko gida benetan osatua eskaintzen du webgune honek. Zure ostatua bila dezakezu edo libre dauden etxeak mapa bidez bilatu. Gainera, eskaintza eta opariak egiteko atala ere eskaintzen du webgune honek. Ostatuez gain, inguruan zer ikusi edo zer egin daitekeen azaltzen du, baita inguruko albisteak ere.

Escapada Rural

Menditik paseo bat egiteko edo eskalatzera joateko gertu dagoen etxe bat erreserba dezakezu. Escapada Rural webgunean nora joan nahi duzun, zein egunetan joan nahi duzun, alokairu mota eta joan nahi duzuen pertsona kopurua zehaztu beharko duzu.

Zonas Rurales

Datozen egun hauetarako opor bereziak antolatu, eta internetek eskaintzen dizun erosotasunarekin landa etxea zuzenean erreserbatu. Webguneak hiru bilaketa aukera eskaintzen dizkizu: alokairu mota aukeratuta, herria aukeratuta edo libre dauden etxeak aukeratuta.

Casas Rurales

Casas Rurales orrian zure bidaia probintziaka, herrika edo autonomia erkidegoka antolatu dezakezu eta mendian edo itsasoan esperientzia ahaztezinak bizi. Gainera, familiako kide bati edo lagun bati bidai bat oparitzea pentsatuta baduzu,  opari txartelak eskuratzeko aukera ere eskaintzen dizu.

Booking

Opor egun hauetarako zure landa etxea erreserbatzeko azken aukera bezala Booking gomendatzen dizugu. Aurreko aukeretan bezala, bidaiatzeko tokia, datak eta pertsona kopurua zehaztu beharko duzu. Kasu honetan, Bookingek ostatu hartzeko etxeak mundu osotik eskaintzen dizkizu. Animatu eta Aste Santu honetarako bidairik gabe ez geratu!

Zure bidaia antolatu nahi duzu? “Zure bidaia planifikatu” ikastaroan izena eman, eta ezer ez ahazteko herraminta eta aplikazio onenak ezagutu itzazu.