7 APP entzumen-galera duten pertsonentzat

Gaur egun, entzumen-galera duten pertsonak errazago komunikatzen dira teknologia berriei esker.Kzgunean 7 aplikazio aukeratu ditugu, Android eta IOS sistementzako, kolektibo horri bizitza errazagoa egiteko.

 

112 Accesible:

Ba al zenekien 112 telefonora deitu dezakezula ezer entzun edo esan gabe? APP honen bidez, edonork salba ditzake bizitzak: zuzenean komunikatu zaitezke Euskadiko Koordinazio Zentroekin, 112 telefono zenbakira deituta, GPS posizioa barne.
Ahotsik gabeko sarbide baten bidez, larrialdi-mota hautatu behar duzu, dauden 4 taldeen barruan: istripua, larrialdi medikoa, sua eta lapurreta-erasoa.
Txat baten bitartez larrialdia hobeto zehaztu dezakezu.

Android e IOS

Visualfy:

Visualfy Homek zure etxean sortzen diren soinuak detektatzen ditu eta ohartarazten dizu koloretako argien eta bibrazio pertsonalizatuen bidez , zuk aukeratutako gailuan. Adibidez: norbaitek zure etxeko txirrina jotzen badu, berehala piztuko da argi bat zure gailuan edo gailuetan. Sistema bakarrarekin, instalaziorik gabe. Segurtasuna, lasaitasuna eta autonomia zuretzat eta zure familiarentzat.
Visualfy Home 3 detektagailuk eta gailu nagusi batek osatzen dute. Hargailuak soinu-iturrietatik gertu banatzen ditu, eta sistema erraz konfiguratzen du APPtik. Soinu bat sortzen denean, Visualfy Homek sisteman bertan, mugikorrean, smartwatchean edo aukeratu duzun konektatutako edozein gailutan abisatzen dizu.

ANDROID e IOS

Ava:

Avak azpitituluak erabiltzen ditu ahotsa zuzenean transkribatzeko, hau da:ahotsetik testurako aplikazioak benetako transkripzioa ematen du.
Ava erabil dezakezu bileretarako, hitzordu medikoetarako, telebistarako eta abarretarako, zuzenean eta hitzez hitz transkribatzeko edo azpititulatzeko.

ANDOID e IOS

Pedius:

Ahotsaren eta testuaren arteko konexio errazak ezartzeari lotuta, Pedius APPak berehala eraldatzen ditu testuak ahotsean, eta alderantziz, entzumen-desgaitasuna duten pertsonekin egiten diren telefono-deietarako. APP honek aukera ematen die pertsona horiei telefono deiak egiteko telefono finkoetara eta mugikorretara.
Deitzea erraza da: idatzi zure mezua eta Pediusek ahots bihurtuko du eta hautatutako kontaktuari bidaliko dio. Zeure ahotsa ere erabil dezakezu.

ANDROID e IOS

SignARTE:

SignArte Androiderako bakarrik den aplikazioa da, entzumen-urritasuna duten pertsonei Espainiako edozein hiritan eskuragarri dauden kultura-espazioak aurkitzen laguntzeko, hala nola: zinemak, antzokiak, liburutegiak, museoak… Tresna hau CNSE Fundazioak garatu du.
Aurkitu Espainian gorren eta entzumen-urritasuna duten pertsonentzako 150 kultura-gune baino gehiagori buruzko informazio guztia.

ANDROID

Petralex:

Petralexek zure Smartphone edo Tabletak entzungailu bat audifono bihurtzea ahalbidetzen du: hau da, zure entzungailuak jasotzen dituen soinuak anplifikatzen ditu, hobeto entzun ditzazun, audifono bat bezala. Horrela, badirudi musika entzuten ari zarela, baina benetan zure inguruan gertatzen den guztia ozen eta argi entzuten egongo zara.
Aplikazioa erabiltzen hasi aurretik, entzumen-test txiki bat egiten da, gero zure entzumen-profila gehitzeko eta entzungailu-audiofonoa zure beharretara egokitzeko.

ANDROID e IOS

 Foresign:

Etorkin gorrentzako informazio-gida da Foresign; CNSEren webgunearen bidez ere eskura daiteke (www.cnse.es/inmigracion), eta Androiden soilik. Online gida bat da, interesa duen edonork kontsultatu ahal izateko eta Espainian dituen eskubideak eta aukerak ezagutzeko.


Web bertsioan sartzen bazara, 6 bideo dituzu Youtuben, honako informazio honekin:

  • Aurkezpena
  • Gorren komunitatea Espainian
  • Espainiako immigrazioari buruzko informazio orokorra
  • Tratu- eta aukera-berdintasuna. Diskriminazioaren aurkako borroka
  • Baliabideei buruzko informazioa autonomia-erkidegoen arabera
  • Glosarioa

Gida hainbat hizkuntzatan dago eskuragarri: gaztelaniaz, portugesez, arabieraz, txineraz edo frantsesez.

ANDROID

Zure gailu mugikorrak eskaintzen dizkizun tresna guztiak ezagutu nahi dituzu? Kzguneko “Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi”  ikastarioan eman izanea