Baliteke denborak aurrera egin ahala zure Smartphonea normalean baino polikiago funtzionatzea, eta batzuetan honengatik, desesperatu izana. Honek ez du zergaitik esan nahi mugikorra zaharra geratzen ari dela edo funtzionatzeari uzten ari dela. Mugikorra formateatu, edo errazango esanda, garbitzea, behar izaten da bere funtzionamendu azkarra berreskuratzeko. Gaur KZguneatik, esandako arazoa konpontzeko formateatzearen aukera gomendatu nahi dizuegu.
Formateatzen hasi baino lehen, segurtasun kopia egitea gomendatzen dizugu, eta honela, argazkiak, bideoak, dokumentuak eta garrantzitsuak iruditzen zaizkizun bestelako artxiboak gorde ditzazkegu.
Behin zure telefonoan daukazun garrantzitsuena Google Driven gordeta duzula, Android telefonoa nola formateatu azalduko dizugu. Hau eginda, Smartphoneak asko hobetuko da, eta instalatutako aplikazioak ezabatuko ditu, baita mugikorra geldotzen ari diren eta jakin gabe instalatuta dituzun aplikazioak ere.
Segurtasun kopia sortu
Informazio guztia gordetzea garrantzitsua da, bai telefonoa aldatu nahi duzulako, edo baita formateatu nahi baduzu ere. Hoberena Google Driven leku nahikoa izatea da: beteta baldin baduzu, hasi baino lehen garbiketa egitea gomendatzen dizugu.
Jarraian, segurtasun kopia egiteko pausuak azalduko dizkizugu.
- Mugikorra desblokeatu eta telefonoaren doikuntzetan sartu.
- Doikuntzetan sakatu ondoren, Googlen sartu eta “Segurtasun kopia egin” aukeratu.
- “Segurtasun kopia orain sortu” sakatu eta honek minutu batzuk iraun ditzazke.
Zure Android telefonoa formateatu
Android mugikorra formateatzeko erarik azkarrena, aukera basikoa izango litzateke:
- Telefonoa desblokeatu eta “Telefonoaren doikuntzetan” sartu behar duzu.
- “Sistema” edo “Sistema eta eguneratzeak” aukera bilatu.
- Behin aurkituta eta sakatuta, “Telefonoaren berrezarpena” sakatu eta prozesua bukatzen utzi.
- Behin prozesuarekin bukatuta, zure Smartphonean oinarrizkoa izango duzu, mahaigaina eta mugikorrean berez instalatuta datozen aplikazioak.
Hau egin ondoren, azaltzen zaizkizun mezuak onartu behar dituzu mugikorra pizten den arte. Posta elektronikoa eta pasahitza gogoratu beharko duzu.
Driveko segurtasun kopia berreskuratu nahi baduzu, aplikazioa ireki eta hiru marra horizontaletan sakatu. “Segurtasun kopia” aukeratu eta zure mugikorrean deskargatuko da. Bestetik, zure informazio zaharra telefonoan nahi ez baldin baduzu, erabiltzen has zaitezke segurtasun kopiarik gabe eta momentuan behar dituzun aplikazioak instalatu.
Sar ezazu zure iruzkina