Kaixo, Kzgunearen lagunak! Gaur nire iloba Maialenekin izan naiz eta konturatu gara errenta aitorpena egiteko garaia dela. Maialenek oraindik errenta aitorpena egiten du bulegoan: ez zekien BakQ gakoa erabilita etxetik egin dezakeela!

Azaldu diot BakQ gakoak euskal administrazio publikoko zerbitzuetan online izapideak egiteko balio duela, adibidez, errentaren aitorpena aurkezteko. Joan den urteko errenta aitorpenean aldaketarik egin behar ez baduzu, BakQ gakoarekin, proposamena onar dezakezu.

BakQ-arekin identifikatzeko, zure NAN edo AIZ idatzi behar duzu erabiltzaile-atalean; ondoren, baieztatu pasahitza erabiliz eta, azkenik, baieztatu berriro mugikorrera bidaltzen duten kode batekin.

Horregatik, KZgunean hitzordua eskatzeko eta BakQ-en alta emateko gomendatu diot Maialeni, errenta aitorpena inongo bulegotara joan gabe egin ahal izateko.

Eta zuk, nola egiten duzu errenta-aitorpena? Oraindik ez baduzu internetez egiten, hurbildu zure KZgunera eta eskatu BakQ!

Kzgunean izango gaituzu zain!