Duela gutxi, WhatsApp –ek hiru segurtasun funtzio berri iragarri ditu, gure kontua segurua mantenduko dutenak. Gaurko sarreran funtzio berri horiek azalduko ditugu, baita aplikazioaren erabileran nola eragingo duten ere. WhatsApp dioenez, segurtasun funtzio berri hauek gure kontuaren babesa hobetuko dute, sustorik ez eramateko.

WhatsAppek iragarri duen moduan, hiru izango dira nagusiki segurtasunean oinarritutako funtzio berriak.

Whatsapp segurtasuna

Has gaitezen!

Kontuen babesa

Funtzio berri honekin, zure kontua gailu berri batean erregistratzen duzunean, WhatsAppek erregistro hori aurreko gailuan berresteko eskatuko dizu. Funtzio honi esker, WhatsAppek edozein pertsona zure kontuan sartzea saihestu nahi du: funtzio honek zure kontua beste gailu batean baimenik gabe ezartzeko saiakera baten berri eman diezazuke.

Gailuen egiaztatzea

Gaur egun, mugikorretan programa maltzurrak dira gure zibersegurtasunaren aurkako mehatxu handienetako bat: programa hauek zure telefonoaren kontrola har dezakete zure baimenik gabe, eta zure WhatsAppa erabil dezakete nahi ez ditugun mezuak bidaltzeko. Arazo hauek sahiesteko, WhatsAppek hobekuntza batzuk ezarri ditu. Hoberena da, hobekuntza horiek bakarrik aktibatzen direla, beraz, aplikazioaren erabiltzaileok ez dugu ezer egin behar.

Segurtasun-kode automatikoak

Kontaktu zuzenekin txateatzen duzula ziurtatzeko, WhatsAppek segurtasun-kodea duen egiaztapen-funtzioa dauka. Orain, prozesu hori errazteko eta erabiltzaileei eskuragarriago egiteko, “Transparencia de claves” izeneko prozesuan oinarritutako segurtasun-funtzio berri bat dauka aplikazioak. Funtzio honek konexioa segurua dela egiaztatzeko aukera ematen du. Zifratze menuan klik egiten duzunean, berehala egiaztatu ahal izango duzu zure elkarrizketa segurua dela.

Bat-bateko mezularitzaren posibilitateak ezagutu nahi? Pertsona batekin edo gehiagokin edozein momentuan eta edozein mugikorretik hitz egin, artxiboak kudeatu, deiak egin, etab. nola egiten diren ikas dezakezu: whatsApp nola erabili eta funtzio guztiak ikas ditzakezu. Zatoz “WhatsApp. Bat-bateko mezularitza zure Smartphonean” ikastarora!