Hona iritsi bazara, ziurrenik lanean ordenagailuaren aurrean ordu asko ematen dituzulako izango dela. Kontuz ez bazabiltza, zure gorputzean eragina izan dezake, bai ikusmen-nekeagatik bai giharretako minagatik. Ekintza txiki batzuk besterik ez dituzu egin behar min hauek saihesteko, jarrera ona izateko eta ikusmen-nekea ez edukitzeko. Gaur, KZgunean, hainbat aholku dakartzagu zure jarrera hobe dezazun.

Jarrera ona izateko oinarrizko aholku batzuk emango dizkizugu. Kontuan izan garrantzitsuena zure gorputzari entzutea eta deserosotasuna edo tentsioa sentitzen duzunean jarrera aldaketak egitea dela.

Monitorearen altuera doitu

Monitorearen altuera doitzea oso garrantzitsua da: pantailaren goiko aldea begien parean egon behar da. Modu honetan etengabe gora edo behera begiratzea sahiestuko duzu, zure lepoa karga ez dezan.

Aulkiaren altuera doitu

Aulkiaren altuera doitzea oso garrantzitsua da. Oinak lurrean bermatuta egon behar dira eta belaunek 90 graduko angelua -gutxi gora behera- osatu behar dute. Aulkia behar bezala ez badago, tentsioa izan dezakegu hanketan eta bizkar baxuan.

Sedentarismoa saihestea

Noizbehinka mugitzea eta jarrera aldatzea oso garrantzitsua dira sedentarismoa eta giharretako nekea saihesteko. Tarteka marteka, jaiki hankak luzatzeko eta pixka bat ibiltzeko. Horrela, odol zirkulazioa aktibatuko duzu eta, honez gain, haisialdi txiki hauek oso ondo etorriko zaizkizuikusmen-nekea saihesteko.

Sagua modu egokian erabiltzea

Saguak eta teklatuak beti gertu eta altuera berean egon behar dira. Horrela, besoa eta sorbalda luzatzea saihestuko duzu. Gogora ezazu, zure eskumuturrak zaintzeko, ahal duzun heinean, sagua eta kuxin ergonomikoak erabiltzea. 

Sagua modu egokian erabiltzea

Saguak eta teklatuak beti gertu eta altuera berean egon behar dira. Horrela, besoa eta sorbalda luzatzea saihestuko duzu. Gogora ezazu, zure eskumuturrak zaintzeko, ahal duzun heinean, sagua eta kuxin ergonomikoak erabiltzea.

Tekleatzean jarrera ona izan

Tekleatzeko jarrera tentea izan beharko da, ordenagailura makurtu gabe. Saiatu eskumuturrak zuzen eta mahai gainean edukitzen. Jarrera hobetzen laguntzeko, teklatuentzako kuxin berezi bat proba dezakezu.

Argiaren garrantzia

Azkenik, gogora ezazu argia oso faktore garrantzitsua dela ikusmen eta jarreraren osasunerako. Hobe da argi naturalarekin lan egitea, baina, ezinezkoa bada, saia zaitez argia egokitzen, pantailan islarik ez sortzeko.

Gogoratu: jarrera ona izatea funtsezkoa da mina saihesteko eta jarrera-osasun ona izateko. Zaindu zeure burua!

Lan bila zabiltza baina ez dakizu nola eraman bilaketa hau sarera? Eman izena gure “ Enplegua bilatzeko aplikazioak” ikastaroan.