Gaur egun seguru zure mugikorra leku guztietara eramaten duzula, eta ezusteko bat izanez gero, leku oso egokia izan daiteke zure osasun informazioa gehitzeko. Zure fisikoa zaintzeko, kirola egiteko edo bizitza osasungarri bat izateko aplikazioak deskargatzeaz gain, zure Smartphonean osasun informazioa ere gehi dezakezu.
Zure mugikorrak larrialdietako zerbitzuei zure osasun egoeraren inguruko informazioa eskaini dezake, eta honela, behar duzun laguntza ahalik eta azkarren jaso.
Osasun informazioa Androiden gehitu
Zure mugikorrak larrialdi baten aurrean zaudenean bizia salbatzen laguntzeko, jarraian, zure Smartphonean osasun datuak jartzeko jarraitu beharreko pausuak azalduko dizkizugu:
- Osasun datuetara iristeko “Ezarpenetan” sartu eta “Segurtasuna eta larrialdiak” aukeratu.
- “Segurtasuna eta larrialdiak” irekitzen duzunean, osasun informazioa aukeratu eta informazio aukerak bete beharko dituzu. Zure izena, odol taldea, alergiak, sendagarriak, helbidea, mediku oharrak eta zure organu emaile egoera zehazteko aukera izango duzu.
- Kutxatila bakoitza sakatzen duzunean, informazioa idazteko testu lauki bat irekiko zaizu. “Organu emaile” eta “Odol taldea” aukeretan datuak aukeratzeko zerrenda bat azalduko zaizu.
Prozedura oso erraza da eta gehitzen duzun osasun informazioa zure Android mugikorrean gordetzen da, beraz, ez da partekatuko inorekin eta gordeta geratuko den informazio pertsonala izango da.
Sar ezazu zure iruzkina