Kaixo, KZgunearen lagunak! Gaur supermerkatura joan naiz ez nuelako ezer hozkailuan sukaldatzeko. Supermerkatuan Konsuelorekin gurutzatu naiz eta une oro mugikorrari begira nengoenez harrituta geratu da, azaldu diot erosten ari nintzen produktuen zerrenda Keep Notas aplikazioan idatzita neramala.

Nire lagunari argitu diot KEEP NOTAS Google-ren aplikazio bat dela, testu, ahots edo irudi oharrak sortzeko eta antolatzeko aukera ematen duena, adibidez, erosketa zerrenda egiteko. Konsuelori erabiltzen ari nintzen erosketa-zerrendaren oharra erakutsi diot, eta esplikatu diot nola tatxatzen nituen produktuak karroan sartu ondoren. Esan diot, baita ere, aplikazio honetan idazten diren oharrak Google Drive-en bidez sinkronizatzen direla. Hori dela eta, edozein gailutik idazten diren oharrak sartu eta aldatu daitezkela, automatikoki gordetzen direlako.

Hori dela eta, Konsuelori gomendatu diot KZguneko Google aplikazioak zure smartphonean ikastaroan izena emateko, erosketen zerrenda egiten ikasteko eta mugikorrean eramateko. Eta zuk, nola egiten duzu erosketaren zerrenda? Oraindik mugikorrarekin egiten ez baduzu, joan KZgunera eta eman izena ikastaroan!

Kzgunean izango gaituzu zain!