Gaur egun, gure bizitza aplikazioen inguruan dabil, bereziki Whatsapp bezalako bat-bateko mezularitza aplikazioen ingurukoak. Hala ere, gero eta garrantzitsuagoa da gure pribatutasunaren eta datu pertsonalen babesaren konortea edukitzea. Gure gaurko sarreran, WhatsAppeko ‘Pribatutasuna’ atala nola konfiguratu erakutsiko dizugu.
Sartu “Pribatutasuna” atalean WhatsAppen Androiderako eta iOSerako
Androiderako edo iOS sistema eragilea badaukazu, lehenengo eta behin WhatsAppeko aplikazioa ireki beharko duzu. Gero ‘Pribatutasun’-konfiguraziora sartu eta honako pausu hauek jarraitu:
Konfiguratu pribatutasuna Android-en:
- Sakatu pantailaren goiko eskuinaldeko hiru puntuetan eta hautatu: ‘Ezarpenak’ > ‘Kontua’ > ‘Pribatutasuna’
Konfiguratu pribatutasuna iOS-en:
- Sakatu ‘Doikuntzak’ pantailaren beheko eskuinaldeko eta hautatu: ‘Kontua’> Pribatutasuna’
Behin ‘Pribatutasuna’ atalean sartuta, aukera hauek aurkituko dituzu:
Ezkutatu konektatutako azkeneko ordua
Aukera honen bidez, WhatsApp erabili zenuen azkeneko ordua ezkuta dezakezu. Aukera honetan sartzeko, sakatu ‘Azken ordua’ eta honako hau aukeratu beharko duzu:
- ‘Inor ez’: Aukera honen ondorioz inork ezingo du zer ordutan konektatu zaren ikusi. Kontuan hartu ezingo duzula ikusi zer ordutan konektatu diren zure kontaktuak.
- ‘Nire kontaktuak’: Zure kontaktuek bakarrik ikusiko dute zer ordutan konektatu zaren eta alderantziz.
- ‘Nire kontaktuak salbu…’: Zure kontaktuetatik aukera ditzakezu nork ezingo duen ikusi konektatu zaren azken ordua.
- ‘Edonork’: Zure telefono zenbakia duen edonork ikusi ahalko du konektatu zaren azken ordua.
Profileko argazkia
Atal honetan, zure profileko argazkia nork ikus dezakeen konfigura dezakezu. Aurreko atalean bezala, hainbat aukera izango dituzu. Aukeratzeko sakatu:
- ‘Profileko argazkia’ > ‘Inor ez’ / ‘Nire kontaktuak’ / ‘Nire kontaktuak’ / ‘Nire kontaktuak salbu…’ / ‘Edonork’
Zure profileko informazioa
Atal honetan kontrola dezakezu nork ikus dezakeen zure profileko informazioa, besteak beste, zure izena edo telefono-zenbakia. Aukera honetan sartzeko sakatu:
- ‘Zure profileko informazioa’ > ‘Inor ez’ / ‘Nire kontaktuak’ / ‘Nire kontaktuak’ / ‘Nire kontaktuak salbu…’ / ‘Edonork’
Egoera
Aukera honetan, WhatsAppen zure egoera nork ikus dezakeen aukera dezakezu. Aukera honetara sartzeko, jo:
- ‘Egoera > ‘Inor ez’ / ‘Nire kontaktuak’ / ‘Nire kontaktuak’ / ‘Nire kontaktuak salbu…’ / ‘Edonork’
Irakurketaren baieztapenak
Funtzio honi esker jakin dezakezu hartzaileak zure mezua jaso baduen eta irakurri baduen -behin irakurrita, bi marka urdin agertuko dira mezuaren ondoan-. Irakurketa baieztapena desaktibatu nahi baduzu, kontuan izan mezu pribatuetan bakarrik aplikatuko dela. Hau da, talde batean baldin bazaude, taldekideek beti jakin ahalko dute haien mezua irakurri baduzun ala ez. Aukera hau aktibatzeko/desaktibatzeko, sakatu:
- ‘Irakurketa-baieztapenak’ > ‘Aktibatuta’ / ‘Desaktibatuta’
Aldi baterako mezuak
Aukera honen bidez denbora zehatz baten ondoren, automatikoki desagertzen diren mezuak bidal daitezke. Aukera ezin hobea da etengabe gorde behar ez diren elkarrizketetarako, adibidez. Kontuan izan aldi baterako mezuak, behin desagertuta, ezin direla gorde edo berbidali. Aukera honetara sartzeko, sakatu:
- ‘Aldi baterako mezuak’ > ‘24 orduz’ / ‘7 egunez’ / ‘90 egunez’ / ‘Desaktibatuta’
Nork gehitu nazake talde batera?
Funtzio honi esker, talde batean nork sar zaitzakeen aukera dezakezu. Honek kontrol gehiago emango dizu WhatsApp talde batean nork sar zaitzakeen jakiteko eta nahi ez dituzun taldeetan ez sartzeko aukera emango dizu.
- ‘Nork gehi nazake taldeetan’ > ‘Nire kontaktuak’ / ‘Nire kontaktuak salbu…’ / ‘Denak’
Blokeatu hatz-markarekin/FaceID-rekin
Aukera honen bidez, zure WhatsApp aplikaziorako sarbidea blokea dezakezu, bai hatz-markarekin edo aurpegiarekin (zure sistema eragilea Android edo iOS den).
Konfiguratu Android-en:
- ‘Blokeatu hatz-markarekin’ > Jarraitu zure hatz-marka konfiguratzeko jarraibideak.
Konfiguratu iOS-en:
- ‘Pantaila blokeatzea’ > ‘Aktibatu Eskatu FaceID’ > Jarraitu zure aurpegia eskaneatzeko jarraibideak.
Espero dugu gida hau baliagarria izan zaizula zure WhatsApp-ren pribatutasuna konfiguratzeko. Gogora ezazu garrantzitsua dela zure datu pertsonalak babestea eta zure pribatutasun-doikuntzak aldizka berrikustea. Hurrengora arte!

Sar ezazu zure iruzkina