Ziurrenik noizbait, Interneten nabigatuz, geroago gogoratu beharreko informazioren bat aurkitu duzula. Batzuetan, ez dakigu nola jokatu eta testua kopiatu eta itsatsi edo pantaila-kapturaren bat egiten dugu. Hau Text-to-Fragment-i esker amaitu da. Chromeko aplikazio honek edozein testu mota gordetzeko aukera emango dizu, naiz eta txikia izan. Gaur KZgunean, zehatz-mehatz azalduko dizugu zer den Text-to-Fragment, nola funtzionatzen duen eta nola lagun ahal dizun zure nabigazio esperientzia hobetzeko. Goazen!
Zer da Text-to-Fragment?
Text-to-Fragment Chromeko luzapen bat da. Gogorarazten dizugu luzapen bat programa txiki bat dela, handiago baten barruan instalatzen dena –kasu honetan, Google Chrome–, eta haren beharra duela funtzionatzeko. Luzapena instalatu ondoren, haren ikonoa agertuko da gure nabigatzailearen eskuineko goialdean.
Text-to-Fragment luzapenak edozein webgunetako testu zatiak gordetzeko aukera ematen dizu, beste une batean ikusteko. Edozein motatako informazioa gorde dezakegu: telefono-zenbaki batetik artikulu baten paragrafo interesgarri batera, adibidez. Text-to-Fragmentek zure nabigazio esperientzia hainbat modutan hobetzen lagun dezake:
- Denbora aurreztu: Bukatu da testua notetan edo testu dokumentuetan kopiatu eta itsastea. Zure testuak web orritik zuzenean gorde ahalko dituzu.
- Antolaketa: Kategorien eta etiketen funtzioarekin, zure testuak antolatu ahal izango dituzu geroago erraz aurkitzeko.
- Irisgarritasuna: Chromen instalatu ondoren, gailu desberdinak erabiltzen badituzu eta guztietan Chrome instalatuta baduzu, Text-to-Fragment erabili ahalko duzu horietako bakoitzean. Zure gailu ezberdinetan gordetako oharrak sinkronizatuta egongo dira. Gogoan izan Googleko kontu bera erabili behar duzula eta saioa hasi behar duzula Text-to-Fragmenteko zure kontuan.
- Informazioa partekatzea: Gordeta dituzun testu zatiak beste pertsonekin partekatu ahalko dituzu posta elektronikoz edo sare sozial desberdinetan.
Nola instalatu?
Oso erraza da Text-to-Fragment instalatzea, urrats hauek jarraitu besterik ez duzu egin behar:
- Ireki Google Chrome zure ordenagailuan.
- Sartu luzapenaren orrian Chrome Web Store-n.
- Aukeratu “Chrome gehitu” pantailaren eskuinaldeko goiko izkinan.
- Itxaron luzapena deskargatu eta instalatu arte.
- Prest! Testu-zatiak Text-to-Fragment-ekin gordetzen has zaitezke.
Gaurko sarrera erabilgarria izatea espero dugu. Utzi zure iruzkinak eta galderak beheko atalean! Hurrengora arte!
Sar ezazu zure iruzkina