eFilm streaming plataforma bat da: bertan, milaka film eta telesail doan aurki ditzazkezu. Jakina, ez ditu Netflixek adina nobedade, baina katalogo zabala du. Dagoeneko plataforma hau, “doako Netflixa” bezela hasi da ezagutzen.

eFilm aukera ezin hobea da filmak eta telesailak doan ikusteko, eta, gainera, liburutegiko txartelarekin gozatu ahal izango duzu dena. Ondo irakurri duzu, bai; liburuteki txartelarekin nahiko da. Nola egin dezakezun jakin nahi baduzu, jarraitu irakurtzen!

Filminen eta Espainiako liburutegien arteko akordioari esker sortu zen eFilm, 12.000 film baino gehiago erabat doan ikusi ahal izateko. Edukia aldatu egingo da zure liburutegiaren arabera.

Lehenik eta behin, jakin behar da eFilm streaming plataforma bat gehiago dela eta mugikorraren, tabletaren edo ordenagailuaren nabigatzailetik sartzen dela. eFilm webgunean sartu ondoren, film eta telesail ugari aurkituko dituzu. Zinema klasiko asko dago, baina film berriagoak ere aurkituko dituzu. Horrez gain, Pixar/Disneyren marrazki bizidunetako film asko eta Marvelen edukia ere baditu plataformak.

eFilm

Nola erregistratu zerbitzua erabiltzeko

Ziur aski oraintxe bertan zeure buruari galdetuko diozu nola erregistra zaitezkeen eta plataforma-mirari honetaz gozatzen hasi. Prozesua erraza da, baina beste erregistro batzuetatik pixka bat aldatzen da, eta bere mugak ere baditu zerbitzuak:

  • eFilm plataforman erabiltzen hasteko zure liburutegiko kredentzialekin erregistratu behar duzu. Ez badakizkizu, zure liburutegira hurbildu eta bertan eska ditzazkezu. Berriz, liburutegiaren erabiltzailea ez bazara, txartela egin dezakezu datu batzuk emanez; hau doakoa da.
  • Ondoren eFilm webgunera joan zaitez, bertan, “Saioa hasi” atalean sartu zure kokapena hautatuz eta zure liburutegiak eman zizkizun kredentzialak idatziz.
  • Listo, orain milaka film, telesail eta dokumental ikusi ahal izango dituzu!

Orain nola erregistratu badakizunez, hitz egin dezagun lehen aipatu ditugun mugez. Edukia doakoa da, baina muga batzuk izango dituzu:

Asteko maileguen kopurua liburutegi bakoitzaren araberakoa da. Saioa hasi ondoren, menuaren goiko aldean eskuragarri dituzun maileguen kopurua egiazta dezakezu.

Gainera, menuko atal horretan klik eginez, zure erreprodukzio-historiala ikusi ahal izango duzu. Film bat ikusten hasten zarenean, 24/72 ordu izango duzu zure kontuan. Epe horretan, nahi adina aldiz ikus dezakezu, lau gailutan ere. Denbora horretan filma osorik ikusteko astirik ematen ez badizu, aurrerago eskatu ahal izango duzu berriro.

Ez baduzu ezer galdu nahi Interneteko teknologien azken berrien buruz, izan ezazu KZgunearen blogeko berrikuntzen berri!