Zure mugikorrean nabigatzeko keinuak erabil ditzakezula badakizu? Gaur KZguneatik pantaila handiago bat izateko eta mugikorra maneiatzeko erabiltzen dituzun ukipen botoiak, kentzeko aukera gomendatu nahi dizugu, hau da; azpiko hiru ukipen botoiak; atzera joatekoa, leihoak irekitzen dituena eta eskritoriora bidaltzen zaituena.
Gaur egun, mugikorrak gero eta handiagoak dira eta keinu bidezko nabigazioak mugikorraren erabilpena esku bakarrera errazten du.
Keinu bidezko nabigazioa aktibatu
Android Pie eguneraketarekin iritsi zen keinu bidezko nabigazioaren ezaugarria hau, eta gaur egun arte mantendu da. Ondoren, jarraitu beharreko pausuak azalduko dizkizugu:
- “Ezarpenak” atalean sartu eta “Sistema nabigazioa” bilatzailean idatzi.
- Behin lokalizatuta, “3 tekla bidezko nabigazioa” aukera sakatu.
- Ukipen edo keinu bidezko botoien artean bat hautatu beharko duzu.
- “Keinu” bidezko aukeran sakatu eta “Ezarpenetan” sartu.
- Orain interesatzen zaizkizun keinuak aukeratu beharko dituzu.
Keinu bidezko nabigazioak zure mugikorreko pantailako beheko zatiaz disfrutatzeko aukera eskaintzen dizu. Mugikor batetik bestera pausuak alda daitezke, izan ere, menuak eta aukerak ezberdin antolatuta egon daitezke.
Funtzioa erabiltzeko aukera azaltzen ez baldin bazaizu, beheko hiru botoiak ezkutatzeko aukera izango duzu, baina ez da hain erabilgarria izango.
Sar ezazu zure iruzkina