Kaixo, KZgunearen lagunak! Gaur egin dut KZguneako lehen ikastaroa bideokonferentziaz. Aurrez aurreko modalitatean egiten dut beti, baina aurreko egunean nire KZguneko hezitzaileak modalitate hau gomendatu zidan, ordutegi-agatik ezin nuelako aurrez aurreko ikastaroetara joan.

Hasieran ez nekien nola konektatu , baina hezitzaileak une batean azaldu zidan eta, egia esan, oso azkar ulertu dut, oso erraza da! Gero, bideokonferentziara konekatzeko ordua heldu denean, nire semeari azaldu diot nola egiten den.

KZguneako bideokonferentzia bidezko ikastaroak SteamYard plataformatik egiten dira, bideo-deiak egiteko balio duen plataforma bat da. Ikastaroan izena emateko KZgunearen webgunean online egin dezakezu, eta nahi dituzun ikastaroak aukera ditzakezu, betiere plazak eta datak daudenean.

Azkenean, oso interesatuta ikusi dut nire semea, beraz azaldu diot KZguneako hezitzaileak mezu elektroniko bat bidaltzen duela esteka batekin, eta ikastaroa bideokonferentzia bidez ematen den egunean eta orduan, esteka horretara jo behar dela ikastaroa egiteko.

Hori dela eta, semeari gomendatu diot bideokonferentziaz ematen diren ikastaroak ikustea eta, baten bat interesatzen bazaio, izena ematea.

Eta zuri, interesatzen zaizu ikastaroren bat bideokonferentziaz egitea? Oraindik ez baduzu ezer egin, joan Kzgunera edo sartu web orrian eta eman izena ikastaroetan!

KZgunean izango gaituzu zain!