Ba al zenekien Googlek ofimatika-aplikazio multzo bat eskaintzen duela online, ezer deskargatu behar izan gabe? Testuak, kalkulu-orriak, aurkezpenak eta beste hainbat funtzio edita ditzakezu. Gainera, edozein gailutatik erabil ditzakezu, baita Interneterako konexiorik gabe ere! Eta dokumentu berean lan egin dezakezu beste pertsona batzuekin. Ofimatika-tresna guztiak eskura izan nahi badituzu ezer deskargatu edo ordaindu gabe, sarrera honetan aurkituko duzu bilatzen duzuna!

Hona hemen funtzionalitate aipagarrienetako batzuk:

Dokumentuak 

Googlek Dokumentuak Googleren jatorrizko formatuan editatzeko aukera ematen digu, edo fitxategi mota ohikoenekin, hala nola, Microsoft Word, PDF eta abarrekin. Hona esporta daitezke: .docx, .pdf, .odt, .rtf, .txt edo .html.

Halaber, hainbat pertsonek aldi berean artxibo batean lan egin dezakete eta aldaketa guztiak automatikoki bistaratzen eta gordetzen dira. Gainera, pertsonei edo taldeei baimena ematen die iruzkinak editatzeko, ikusteko edo gehitzeko, eta Chrome nabigatzailean konexiorik gabe funtzionatzen du.

Duela gutxi Google Dokumentuei buruz hitz egin genizun sarrera zehatz batean, hemen klik eginez irakur dezakezu.

Kalkulu-orriak

Googlek aukera ematen digu dokumentuak Googleren jatorrizko formatuan edo fitxategi mota ohikoenekin editatzeko, hala nola, Microsoft Excel, CSV, etab.

Pertsona batek baino gehiagok egin dezakete lana aldi berean, eta aldaketa guztiak automatikoki bistaratzen eta gordetzen dira. Gainera, pertsonei edo taldeei baimena ematen die iruzkinak editatzeko, ikusteko edo gehitzeko.

400 funtzio baino gehiago daude, eta horiekin formulak sor daitezke datuekin jarduteko, kalkuluak egiteko eta kateak sortzeko. Gainera, linea-grafikoak, konbinatuak, eremuak, zutabeak, barrak, zirkularrak eta abar sor daitezke.

Aurkezpenak

Googlek aukera ematen digu Googleren jatorrizko formatuko dokumentuak editatzeko, baita fitxategi mota ohikoenekin, hala nola; Microsoft Power Pointekin. Gainera, pertsona batek baino gehiagok egin dezakete lan aldi berean fitxategi batean, eta aldaketa guztiak automatikoki bistaratzen eta gordetzen dira. Pertsonei edo taldeei baimena ematen die iruzkinak editatzeko, ikusteko edo gehitzeko. Garrantzitsua da aipatzea aurkezpenak sor daitezkeela bideo, irudi, marrazki eta trantsizio leunekin.

Googlek eskaintzen dizkigun funtzio batzuen errepasoa egin dugu, baina ez dugu blogeko sarrera hau amaitu nahi beste funtzio asko daudela gogoratu gabe, hala nola, inprimakiak, keep (oharrak), arbela digitala eta abar.

Googleren app-ei buruz gehiago jakin nahi baduzue, Googleren aplikazioen KZguneko ikastaroetan izena ematera animatzen zaitugu.