KZgunean uste dugu oso garrantzitsua dela gure ordenagailua eta horietan gordetzen ditugun datuak nola babestu jakitea. Gaurko sarreran zeregin garrantzitsu horretan lagunduko dizuten aholkuak aurkituko dituzu.

Has gaitezen!

  1. Zure ordenagailua eguneratuta eduki eskurragarri dauden azken eguneratzeekin. Oso garrantzitsua da gure ordenagailuko sistema eragilea, kontrolatzaileak eta aplikazioak eguneratuta edukitzea, eguneratzeek errendimendua hobetzen baitute eta ahultasunak zuzentzen baitituzte.
  2. Babestu zure erabiltzaile-kontua pasahitz sendo batekin. Adituen ustetan, pasahitza bat indartsua izateko, baldintza hauek bete behar ditu:
    • Gutxienez 8 karaktere izatea.
    • Karaktere alfanumerikoak izatea (letra xeheak, letra larriak eta zenbakiak).
    • Karaktere bereziak edukitzea ($, #, &, etab.).
    • Pasahitzak ez du datu pertsonalik eduki behar, hala nola; data garrantzitsuak, izen propioak…
  3. Hasierako saio automatikoa desgaitzea da beste gomendioa. Ordenagailua erabiltzen dugun pertsona bakarrak bagara, aukera hau oso erosoa da, baina kontuz ibili behar da, ordenagailura sarbidea duen edonork saioa hasi ahal izango baitu bertan.
  4. Ordenagiluaren blokeo automatikoa konfiguratu, horrela gailua tarte batez erabili behar ez baduzu blokeatu egingo da. Modu honetan, beste pertsonei gailurako sarbidea debekatzen diegu.
  5. Birusen aurkako konfiantzazko programak erabili eta mantendu zure ekipoa eguneratuta: erabili beti konfiantzazko eta ezagunak diren programak. Sistema eragile modernoek malwarearen aurkako babes-neurriak eta aldaketak jasotzen dituzte dagoeneko, baina gogoratu sistema eguneratuta mantentzeaz.
  6. Desinstalatu aurrez instalatuta datozen zabor-aplikazioak eta erabiliko ez dituzunak: gaur egun, sistema eragileek batere erabilgarriak ez diren programa instalatuak dakartzate, eta, ziurrenik, ez dituzu erabiliko. Hauek desinstalatzea gomendatzen da.
  7. Bluetooth konexioa erabiltzen ez duzunean itzalita eduki. Bluetooth haririk gabeko konexio mota bat da, baina gogoratu ate ireki bat dela: aktibatu erabili behar duzunean bakarrik.
  8. Suebakia (firewall) aktibatuta eduki: firewall Interneteko suzko pareta bat da, sarkinen edo konexio susmagarrien aurrean horma bat bezala jokatzen duena. Egiaztatu aktibatuta daukazula.
  9. Diskoaren zifraketa aktibatuta eduki. Windows eta Mac ordenagailuek duten funtzio bat da, eta, funtzio honi esker, ordenagailuan ditugun datuak ezingo ditu inork irakurri. Windowsen kasuan BitLocker konfiguratu behar duzu eta Mac-en FileVault funtzioa da diskoa zifratzen duena.

Azken urteotan, Internet ezinbesteko tresna bihurtu da asko eta askorentzat, eta bidelagun izan dezakegu eguneroko jardueretan, hala nola erosketa egiteko edo gure bankuko kontu-laburpenak kontsultatzeko. Gero eta gailu gehiago konekta daitezke sarera. Gustatuko al litzaizuke sareko mehatxuak eta arriskuak ezagutzea? Badakizu nola babestu zure burua? Eman izena “Zibersegurtasuna eta pribatutasuna sarean” ikastaroan eta ez diezazula inork garraztu Interneteko esperientzia.