Kaixo, KZguneko lagunak! Gaur nire ohiko KZgunera joan naiz nabigatzera, eta bertako hezitzaileak esan dit orain KZgunean ikastaro berriak emango dituztela.
Formazio berriek “laguntza-ikastaroak” izena dute, NextGenerationEU programaren eta Europar Batasunak sustatutako Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren parte dira. Ikastaro berri hauek Herritartasunerako Gaitasun Digitalen Europako Esparruan (DIGCOMP) ezarritako gaitasun digital guztiak betetzeko dira, KZguneetan ematen diren ikastaroen osagarria. Konkretuki, bost aurrez aurreko ikastaro eta bi urruneko ikastaro sortu dira, guztiak hamar ordu irauten dute. Ikastaroei buruz gehiago jakin nahi baduzu, begiratu bideoa!
Mota honetako ikastaroetan teknologia digitalak eskaintzen dituen aukera guztiak ezagutuko dituzu, ordenagailu batetik edo gailu mugikor batetik, eta nola hasi erabiltzen. Internetera sartzeko, informazioa bilatzeko, Sarearen bidez komunikatzeko edo edukia sortzeko modua ikusiko duzu; eta hori guztia, modu seguruan, zure gailua, pribatutasuna, osasuna eta ingurumena babestuz.
Ikastaro berriak oso interesgarriak direla uste dut, eta orain webgunetik ikusi dut izena eman dezakegula. Eta zuri, laguntza-ikastaro berriak egitea interesatzen zaizu? Oraindik ikusi ez baduzu, jo KZgunera edo sartu web orrian eta eman izena ikastaro berrietan!
Kzgunean izango gaituzu zain!
Sar ezazu zure iruzkina