Ziur aski, noizbait galdetu diozula zeure buruari sareko erabiltzaileok dugun joera. AIMC-k Interneteko erabiltzaileei egindako inkesta da eta zure zalantzak argitzen lagunduko dizu. Inkesta hau Interneten nabigatzeko eta erlazionatzeko moduari buruzko datu interesgarriak ematen dituen ikerketa da. Gaur Kzgunean, inkesta hau zein den azalduko dizugu. Nahi baduzu, webgune ofizialan kontsulta dezakezu dosier osoa.

Nortzuk dira sareko nabigatzaileak?

Interneteko erabiltzaileen aniztasuna aztertzen hasiko gara. AIMC inkestan lortutako datuen arabera, gaur egun bizitzak berak gonbidatzen gaitu gero eta gehiago nabigatzera. Horrek bai banakako bai taldeko konektibitatean sustatzen da, eta Internet gero eta ezinbestekoagoa omen da gure eguneroko gaietan.

Nabigatzaileen adina

Zalantzarik gabe, adina oso faktore garrantzitsua da AIMC inkestan kontuan hartzeko. Adinak eragina du gure online nahietan, ohitura eta beharretan. Inkestaren atal honetan, belaunaldi-taldeek nola portatzen diren aipatzen da. Erabiltzaile gazteenetatik -natibo digital izenez ezagunak- aurreko belaunaldietako erabiltzaileetaraino, duela urte batzuk baino hobeto Sarean egokitzen eta moldatzen ari dira.

Gehien erabiltzen diren gailuak

Zeintzuk dira Sarean nabigatzeko erabiltzen ditugun gailuak? Atal honetan, nabigatzaileen artean zeintzuk diren gailurik ezagunenak aztertzen da. Ordenagailuetatik hasi eta smartphone edota tabletetaraino, gailu guztiak aipatzen dira. AIMCk atal oso bat eskaintzen du Internetera sartzeko gehien erabiltzen diren tresnak zeintzuk diren ezagutzeko eta horrek webgunearekin elkarreragiteko moduak nola eragin duen jakiteko.

Web-ean ohikoenak diren ekintzak

Badakizunez, webguneak aukera pilo eskaintzen ditu, eta atal honetan, nabigatzen ari garen bitartean egiten ditugun ekintzarik ohikoenak aztertuko dira. Bai Sare sozialetan edukia kontsumitzea bai online komunitateetan parte hartzera edo sarean informazioa bilatzea. Atal honetan, nebigatzaileon beharrak eta interesak eta webgunea nola aprobetxatzen den aztertuko da.

Erronkak eta kezkak

Nabigatzen goazen einean, hainbat erronka eta kezkari egin behar diegu aurre. Horregatik, azkenengo atal hau garrantzitsuenetako bat da. Bertan, nabigatzaileok pribatutasuna eta segurtasunar buruz edo denboraren kudeaketa eta informazioaren egiazkotasunari buruz ditugun ohiturei buruz hitz egingo da. Gainera, gehigarri gisa, modu seguruan nabigatzeko zenbait aholku erabilgarri ematen dira.

Ez ahaztu sarean nabigatzaile gisa dituzun esperientziak gurekin partekatzea, anima zaitez eta utzi zure iruzkina!

Gaitasun digitalei buruz gehiago ikasi nahi duzu? Izena eman gure “Gaitasun digitalak Interneteko oinarrizko erabilerarako” ikastaroan