Zure gailuaren segurtasuna kezkatzen zaitu? Zure datu pertsonalak babestu eta zure pribatutasuna online mantendu nahi dituzu? Ez kezkatu gehiago! Gaur KZgunean, firewall-ei buruz hitz egingo dizugu. Firewall zure lagunik onena izango da mehatxuen eta eraso zibernetikoen aurka borrokatzeko eta zure Android nahiz iOS gailua babesteko.

Firewall Android gailuetan

Androiden erabiltzailea bazara, sistema eragilearen malgutasuna aprobetxa dezakezu kontrol handiagoa eskaintzen dizuten firewall-ak instalatzeko. Hona hemen bi aplikazio zure gustokoena aukera dezazun:

NetGuard

Doako aplikazio honek beste aplikazio batzuen Interneteko sarbidea blokeatzeko aukera ematen dizu. Tresna honekin, zure pribatutasunaren kontrol handiagoa izan dezakezu eta datuen erabilera modu eraginkorrean administra dezakezu.

NoRoot Firewall

Root sarbiderik behar ez duen soluzio errazagoa nahiago baduzu, NoRoot Firewall aukera ezinhobea da. Doako aplikazio honek zure aplikazioetatik Internetera zein sartu daitekeeen eta zein ez kontrolatzeko aukera ematen dizu. Modu erraz honegaz zure gailuaren segurtasunaren gaineko kontrol handiagoa eskainiz.

Firewall iOS gailuetan

Androiden ez bezala, iOS gailuetan ez dago firewall aukerarik APP Store-n, Apple-k inplementatuta dakartzalako. Horregatik, iOS-ek dakartzan segurtasun-ezaugarriak balia ditzakezu zure gailuaren babesa indartzeko.

Murrizketak konfiguratzen

Murrizketa aukeretan sartzeko, sakatu: ‘Ezarpenak’ > ‘Erabilera-denbora’ > ‘Murrizketak’.

Funtzio honi esker mugak ezar ditzakezu eta gailuaren funtzio jakin batzuetara sartzeko zeintzuk diren baimenduta dauden aplikazioak kontrola ditzakezu. ‘Murrizketak’ konfiguratzean, zure gailuaren segurtasunaren eta pribatutasunaren gaineko kontrol handiagoa izan dezakezu.

VPN

Firewall hutsa ez bada ere, zure iOS gailuan VPN bat – Sare Pribatu Birtuala bezala ezagutzen zaio – zar dezakezu, babes-geruza bat gehitzeko zure gailuari. VPN batek zure datuak zifratzen ditu eta zure trafikoa zerbitzari seguruen bidez berbideratzen ditu, modu honetan zure datuak babestuz eta lineako anonimotasuna emanez.

  • Eskuragarri iOS-entzat.

Gogora ezazu firewallak funtsezko tresnak direla zure pribatutasuna eta online segurtasuna babesteko. Ez arriskatu mehatxu zibernetikoen aurrean. Deskargatu zure beharretara hobeto egokitzen den firewalla eta mantendu zure gailuak babestuta, online esperientzia seguru eta kezkarik gabekoa duzun bitartean.

Sareko segurtasunari buruz gehiago ikasi nahi duzu? Eman izena gure “Zibersegurtasuna eta pribatutasuna sarean” ikastaroan