WhatsAppek elkarrizketak blokeatzeko funtzio berri bat aurkeztu du. Horrela, zure elkarrizketa pribatuak babestu ditzakezu segurtasun-geruza batekin. Badakizu WhatsApp-entzat garrantzitsua dela zure mezuen pribatutasuna babestea eta bermatzea; beraz, beste urrats bat eman dute funtzio berri honekin. Seguraski funtzio berri hau gustokoa izango da pertsona gehienentzat.

WhatsApp elkarrizketak blokeatzea funtzio bikaina da noizean behin telefonoa senide batekin edo beste pertsonekin partekatu behar duten pertsonentzat, edo mezu berezi bat iristen zaizun une zehatzean norbaitek zure telefonoa eusten duen kasuetarako. Hemendik aurrera kezka bat gutxiago gure telefono beste baten eskuetan dagoenerako!

WhatsApp elkarrizketak blokeatzea

Nola blokeatu WhatsAppeko elkarrizketa bat?

Hona hemen jarraitu beharreko urratsak:

  1. Ireki aplikazioa eta bilatu babestu nahi duzun elkarrizketa. Ondoren, elkarrizketa sakatu hau irekitzeko.
  2. Ondoren, kontaktuaren izenaren gainean jo eta beherantz joan Bloquear jartzen dun arte (Mensajes temporales doikuntzaren azpian).
  3. Azken pausu honetan, zure mugikorrak dituen babes-metodoak (aurpegia, hatz-marka edo gakoa) artean hautatu nahi duzuna eta berretsi blokeoa.

Listo! Aukeratutako elkarrizketa blokeatuta daukazu. Automatikoki, elkarrizketa hau Chats Bloqueados izeneko karpeta batera lekualdatzen da, eta WhatsApp aplikazio irekitzerakoan goiko aldean egongo da. Aurretik aukeratutako babes-metodoarekin identifikatu ondoren bakarrik sartu ahal izango zara karpeta honetara.

Gainera, blokeatuta dituzun elkarrizketek ez dute beren mezuen aurretiko bista erakutsiko zure mugikorraren edo tabletaren jakinarazpenen eremuan.

WhatsApp-ek bere blogean iragarri duenez, datozen hilabeteetan aukera gehiago gehituko dizkiote funtzio horri. Gogoratu aplikazioa PlayStore edo AppStoretik eguneratu behar dela, eguneratze hau eta gehiago jasotzeko.

WhatsAppeko azken funtzioak probatu nahi dituzu beste inork baino lehen? WhatsAppeko beta programan nola parte hartu jakin nahi duzu? Zer da eta nola funtzionatzen du WhatsApp Betak sarreran informazio guztia daukazu. Anima zaitez!