Kaixo, KZgunearen lagunak! Gaur farmaziara joan naiz eta Fatimarekin, nire KZguneako ikastaroen ikaskidea, topatu naiz. Nik medikamentu bat erosi nahi nuen eta baita nire osasun-txartel digitala erabili ere. Fatima ere botika bat erosten ari zen, baina oraindik plastikozko txartel arrunta erabiltzen ari zen: ez zekien formatu digitala existitzen delarik!
Fatima mugikorra erabiltzen ari nintzela ikusi duenean, Osasun Txartel Digitala nola eskuratu galdetu dit. Azaldu diot NIK aplikazioa deskargatu behar dela, eta gero esan diot kontua konfiguratu eta BakQ sinadura digitalaren bidez identifikatu behar dela. Kontua konfiguratu ondoren, Osasun Txartel Digitala erabil dezakezu mugikorrarekin. Nik gero eta txartel gehiago ditut mugikorrean formatu digitalean, honela, ez dut bat ere ez etxean ahazten!
Osasun-txartel digitala nola lortu azaldu ondoren, Fatimak esan dit oraindik BakQ aktibatuta ez duela. Horregatik, nire laguna animatu dut gure KZgunean hitzordua eskatzeko bere BakQ eskuratzeko.
BakQ ziurtagiria edozein gailutan erabil dezakegun identifikazio eta sinadura elektronikoko sistema bat da, inolako instalaziorik behar izan gabe. BakQ-i bidez, online egin ahal izango ditugu kontsultak eta tramiteak administrazio publikoen zerbitzuetan. Tramite elektronikoak ere egin ahal izango ditugu.
Eta zuk… Osasun-txartel digitala duzu mugikorrean? Oraindik deskargatu ez baduzu, eskatu hitzordua KZgunean eta lagunduko dizugu!
Sar ezazu zure iruzkina